https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Etxeko suteak prebenitzeko detektagailuak ipiniko ditu Getxok

Detektagailua doan eta obrarik egin gabe instalatzen den aparatu txiki bat da. 1933an jaiotako pertsonen etxebizitzetan instalatuko dute

ELCORREO.COM

Etxeko suteekin amaitzea lehentasunezko kontua bilakatu da udaletxe desberdinetako arduradunen artean. 2016an, 133 pertsona galdu zuten bizitza Espainian arrazoi horregatik eta, gauzak horrela, ez du batere harritzen jakiteak udaletxeek heriotza mota honekin amaitzeko ekimenak burutzen ari dituztela.

Horien artean dago Getxoko Udalak, zeinak pertsona nagusien etxeetan sute-detektagailuak jartzeko zerbitzua luzatuko duela baieztetu duen. Horrek, 1933an, irailetik abendura bitartean, eta 1934an jaio eta bakarrik edo 65 urtetik gorako pertsona batekin bizi direnen etxebizitzetan aparailua jartzea ekarriko du. Detektagailua doan eta obrarik egin gabe instalatzen den aparatu txiki bat da.

Detektagailuek alarma-funtzioa beteko lukete etxean sute bat sortu edo arriskutsua izan daitekeen kea pilatuko balitz. Gainera, etxebizitzaren krokis bat egingo du teknikariak, beharrezkoa izango balitz ebakuazioa egiten laguntzeko. Lehenengo sei fasetan jarritako detektagailuak ere errebisatuko dituzte.

Programa 2010ean jarri zen martxan eta zortzigarren fase hau 57.475€tan esleitu da. Gaur egun suteak prebenitzeko zerbitzuak 1.510 detektagailu ditu martxan 1.149 etxebizitzetan.

Detektagailuak jarri aurretik, Getxoko udalak eskutitz bat bidaliko du jardueraren berri emateko, oraingoan 1933ko irailetik abendura bitartean eta 1934an jaiotakoei zerbitzuaren eta bere funtzionamenduaren inguruan informatzeko. Ondoren, aipatutako pertsonek telefono deia jasoko dute detektagailua jartzeko hitzordua adosteko. Deia zein bisita ondo identifikatutako teknikariek egingo dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos