Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas

Etxebizitzaren arkitekturaren etorkizunari buruzko jardunaldi batekin amaituko da Mugak Bienala

Urtarrilaren 26an ospatuko den topaketan 14 profesionalen ikuspegia jasoko da

ELCORREO.COM

Sábado, 30 de diciembre 2017, 23:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadiko I. Nazioarteko Arkitektura Bienala (Mugak) urtarrilaren 26an bukatuko da 'Etxebizitzaren arkitektura' izeneko jardunaldiarekin. Donostiako Santa Teresa komentuan egingo den topaketan 14 profesionalen ikuspegia jasoko da, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Goiz osoan zehar, hurbiletik ezagutu ahal izango dira bizitegiaren arloko arkitekturaren etorkizunera begira dauden proiektuak, eta 'Housing the Basque Country. Etxebizitza Publikoa Euskadin' izeneko erakusketaren lehenengo zehaztasunen berri emango da. Erakusketa hori Bilbon egingo da, 2018an, eta Asier Santas eta Luis Suarez arkitektoek emango dituzte azalpenak.

Jardunaldiaren eztabaidaren muina izango da zer erronka dituzten arkitekturak eta hirigintzak gaur egungo gizartearen eta, batez ere, etorkizunekoaren premiei erantzungo dieten etxebizitza eredu berrien sorkuntzan. Horri buruzko gogoeta egiteko, Madrilgo, Bordeleko, Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko txostengileak izango dira, eta proiektu berritzaileen zein une honetan ezartzen ari diren lan ildoen xehetasunak aletuko dituzte.

Gonbidatutako profesionalen artean Hessamfar & Verons estudio frantsesa izango da. Proiektu guztietan, lehenengo faseetatik, «ingurumen kalitatearekiko konpromisoaren ikuspegia» txertatzeko lan egiten du estudio frantsesak, «arkitekturak berori txertatuta dagoen paisaia errespeta eta indartu dezan».

'Etxebizitzaren arkitektura' jardunaldiak «amaiera bikaina» emango dio Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatutako Mugak Euskadiko Nazioarteko I. Arkitektura Bienalari. Topaketak 115etik gora jarduera izan ditu, guztiak doakoak, eta horri esker, arkitekturaren arloko irudi handiak izan dira Donostian, besteak beste, Rafael Aranda, Solano Benitez eta Gloria Cabral, Alain Taves eta Sou Fujimoto.

Bestalde, urtarrilean zehar, Mugak bienalak hainbat jarduera eskaintzen jarraituko du, eta erakusketek ikusgai jarraituko dute Miramar jauregian, Santa Teresa komentuan, Museum Cemento Rezolan, EHUko Arkitektura Eskolan eta Arteko Galerian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios