Borrar
Julian Iantzi eta Hibai Etxebarria. EiTB
ETB1ek 'Ahotsak' saioa estreinatuko du gaur

ETB1ek 'Ahotsak' saioa estreinatuko du gaur

Julian Iantzik aurkeztuta, Euskal Herriko abesbatzarik onena bilatuko du ETBko saio berriak Hibai Etxebarria adituaren laguntzarekin

El Correo

Domingo, 1 de septiembre 2019, 22:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Ahotsak' Euskal Herriko abesbatzarik onena aurkitzeko helburua duen saio musikala estreinatuko du gaur astelehenean ETB1ek, 22:00etan. Julian Iantzik gidatuko du saio berria, Hibai Etxebarria adituaren laguntzarekin.

Baleuko ekoiztetxeak eta ETBk ekoitzitako saioaren atal bakoitzean hiru abesbatza lehiatuko dira Euskal Herriko hainbat txokotan: Elorrio, Bermeo, Gasteiz, Zarautz, Lizarra, Ordizia, Lekeitio eta Hernani. Guztira, hogeita lau talde arituko dira lehian.

Lehen saioan, Eibarko Koro Gaztea, Oiongo Prudentzio Egunsentia Abesbatza eta Ugaoko Sarea Abesbatza lehiatuko dira Elorrion. Hibai Etxebarria musika adituaren iradokizunak jarraitu beharko dituzte taldeek finaleko txartela eskuratu nahi badute.

Koru bakoitzak bere etxean, esanguratsua eta estetikoki erakargarria den kokaleku batean, bi abesti eskainiko dizkigu. Bozketa bidez, abesbatzetako zuzendariek eta Hibaik aukeratuko dute nork merezi dituen puntuak. Guztia hartuko dute kontuan: abestiaren aukeraketa, taularatzea, afinazioa, arriskatu izana, garapena... Saio bakoitzean puntu gehien lortu duen abesbatza izango da garaile. Eta zortzi saioetako irabazleak Donostiako finalean elkartuko dira. Bertan jakingo da nor den 'Ahotsak' saioko koru garailea.

Musikari eta koruei dagokienez, hainbat estilo eta jatorritakoak ezagutzeko aukera izango da. Euskal kantutegi klasikoa, rocka, popa, musika afrikarra, gospela, elizakoa... Denetarik egongo da.

Saioaren funtzionamendua

Saio musikalaren arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, hiru abesbatza lehiatuko dira saio bakoitzean, eta irabazle bakarra izango da. Saio bakoitzak hiru fase izango ditu. Lehenengoan, abesbatza bakoitzak nahi duen abestia aurkeztuko du. Hibai Etxebarriak entzun eta ikusi ondoren, balorazioa egingo du eta erronka bat botako dio abesbatza bakoitzari. Lehen fase horretan, koru bakoitzeko zuzendariek emango dute botoa, zein abesbatza gustatu zaien gehien erabakitzeko.

Bigarren fasean, musika adituak jarritako erronkari hobekien nork egin dion aurre erabakiko du Etxebarriak berak. Hiru koruetatik bat aukeratuko du horretarako. Eta, azken fasean, abesbatzek zuzenean abestu beharko dute. Zuzendariek eta Hibaik bozkatuko dute fase horretan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios