https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Lan eszeniko bat erakutsiko dute ostegunetik aurrera 'Ibili Ganbaran' proiektuaren barruan

Lan eszeniko bat erakutsiko dute ostegunetik aurrera 'Ibili Ganbaran' proiektuaren barruan
Salabaratza

Parasite Kolektiboa konpainia gasteiztarrak ostegunetik larunbatera bitartean aurkeztuko du lana, 19.00etan

PAUL PICADO

Parasite Kolektiboa konpainia gasteiztarrak lan eszeniko bat erakutsiko du ostegunetik larunbatera bitartean Alde Zaharreko kaleetan, 19.00etan. Lan hori, hango auzokoekin batera egin duen prozesuaren emaitza da. 'Ibili Ganbaran' urte honen lehen seihilekoan garatu duen bitartekaritza-proiektua da, eta horren bidez, topaketak eta tailerrak antolatu ditu. Auzokoen partaidetza garrantzitsua izan da, izan ere, auzoarekin zerikusia zuten oroitzapenak eta materiala bildu dira.

Horren emaitza, alde batetik, ostegunetik larunbatera bitartean antzeztuko duten pieza ibiltaria emango dute, eta bestetik, erakusketa bat ere izango da Montehermoso Kulturunean, lan-prozesua ikusteko. Erakusketa uztailaren 5etik aurrera egongo da ikusgai, uztailean eta abuztuan.

Lana erakusteko paseo eszenikoak egingo dituzte Alde Zahar osotik. Horrela, Baratza aretoan hasi eta Montehermoso Kulturunean amaituko dute. Edonork parte har dezake, baina leku guztiak bete arte. Izena eman nahi bada, Kulturuneko webgunean bertan egin ahalko da.

Konpainiak Baratza Aretoan zuzentzen duen Sormen Eszenikoko Laborategian egindako ikerketa eta sorkuntza lana da, bildutako materialaz baliatuz. Horri esker, geroago egindako sormen-prozesua askoz ere errazagoa izan da. Dena den, prestatu duten lana ez dago pentsatuta produktu artistiko gisa bakarrik erabiltzeko, izan ere, publikoek nahiz artistek hiriko eguneroko bizitzan eragin nahi duen adierazpen artistiko honetan ere parte hartzen dute. 'Ibili Ganbara' proiektu honetan auzoan bizitzen denbora asko daramatzan pertsonak eta heldu berriak direnak elkarrizketatuko dituzte.

Temas

Euskera