https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Esther Ferrer donostiarraren erakusketa, Guggenheimean

Esther Ferrer donostiarraren erakusketaren kartela./
Esther Ferrer donostiarraren erakusketaren kartela.

Espainian performance artearen erreferentzietako bat da Ferrer, eta instalazio berriekin osatu du erakusketa

ELCORREO.COM

'Esther Ferrer: elkarri lotutako espazioak' erakusketa izango du ikusgai Guggenheim Museoak martxoaren 16tik ekainaren 10era bitartean. Espainian performance artearen erreferentzietako bat da Ferrer, eta instalazio berriekin osatu du erakusketa. Bere lan ildoarekin eta pentsaerarekin bat etorriz, erakusketa osatzen duten 11 lanetatik bi modu berezian aktibatuko dira artistaren performance edo publikoaren elkarrekintzaren bitartez.

Bilboko museoaren arduradunek jakinatazi dutenez, 1960ko hamarkadaren amaieran ibilbidea profesionala hasi zuenetik, Esther Ferrerr artista donostiarrak forma eta material askoren bitartez garatu ditu bere pentsamendu ildoak, eta performancearen artista aitzindarietako bat bihurtu da. Genero hori honela definitzen du berak: «denbora eta espazioa publikoaren presentziarekin konbinatzen dituen artea; publikoa ez da ikusle hutsa, izan ere, hala nahi badu, ekintzan parte har dezake».

Ferrerrek «ikuslearen askatasuna» baloratzen du guztiaren gainetik. Horregatik, «ez dio ondoriorik eskaintzen, galderak eta zalantzak bakarrik, hark egin dezan bere interpretazio pertsonal propioa, modu autonomoan».

1967an, Zaj taldearen jardueretan parte hartzen hasi zen Esther Ferrer, Walter Marchetti, Ramón Barce eta Juan Hidalgorekin batera. Harrezkero, «ekintzaren artea da» bere adierazpen bide nagusia. 1970etik aurrera, Zaj taldearekin kolaboratzeaz gain, lan plastikoak egiteari ekin zion berriro, esku hartutako argazkien, instalazioen, koadroen eta marrazkien bitartez, guztiak zenbaki bakoitien seriean, eta soinudun objektu edo piezetan oinarritutakoak.

Bere lana 1960ko hamarraldian sortutako arte minimalista eta kontzeptualaren korrontearen barruan sartzen da, eta hainbat sortzaile hartzen ditu erreferentziatzat, besteak beste, Stephane Mallarme, Georges Perec eta John Cage, bai eta garai hartako feminismoa ere. Zaj taldearekin lanean jarraitu zuen 1996ra arte, ekintza oso zuzenekin. Urte horretan desegin zen taldea, Reina Sofia Museoan egindako atzera begirako erakusketa baten ondoren.

Ibilbide luzean zehar, ekintza artearen jaialdi ugaritan hartu du parte, museo ugaritan jarri du ikusgai bere lana eta hainbat sari jaso ditu Esther Ferrerrek. 1999an, Espainia ordezkatu zuen Veneziako Bienalean; 2008an, Premio Nacional de Artes Plásticas jaso zuen; 2012an, Gure Artea Saria eman zion Eusko Jaurlaritzak, eta 2014an, MAV Saria (Emakumeak Ikus-entzunezko Arteetan), Premio Velázquez de Artes Plásticas eta Marie Claires de l'Art Contemporain saria jaso zituen.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos