https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Estatuko Game Jam handiena, Bilbon

Mutil bat, bideo-joko batera jokatzen./
Mutil bat, bideo-joko batera jokatzen.

Azkuna Zentroak eta Delirium Studiosek antolatu duten programan, 6.000 bideo-joko baino gehiago izango dira

ELCORREO.COM

Atzotik bihar arte, Azkuna Zentroa da, bigarren urtez, Global Game Jam Bilbao 2018 topaketaren anfitrioia. Global Game Jam ekitaldiaren bidez, diseinatzaile, garatzaile, programatzaile, 3D modelatzaile, artista eta era askotako background eta profileko jendearen topaleku bihurtuko da Bilbo. Parte-hartzaileek joko digital edo analogiko bat sortuko dute 48 ordutan; ekitaldia hasi arte antolatzaileek isilpean gordeko duten gai jakin bati buruzkoa izango da. «Azkuna Zentroan ospatuko de jam sesioa partaidetza altuena izango duen ekimena izango da, Malagako jam sesioarekin batera».

Global Game Jam mundu osoko bost kontinenteetan aldi berean egiten den ekimena da. 2009. urtetik antolatzen da. Urteen poderioz partaidetza izugarri handitu da 2017an 93 herrialde desberdinetan 699 egoitza eta asteburu batean 6.867 bideo-joko izanik.

Ekimenak, musikariek bat-batean egindako jam sesioetan du oinarri. Global Game Jam Bilbao 2018 inguruko talentuez baliatuko da eredu esperimental eta berritzaileek proiektu errealetan bihurtzeko. Azkuna Zentroak eta Delirium Studiosek antolatu dute elkarlanean, AzPlay programaren barruan. «Ekimen dibertigarria, erronkari eta soziala da». «Albiste ikaragarria da maila honetako ekimen bat Bilbon izatea. Aukera ezin hobea da jakin-min eta zaletasun berdinak dituzten pertsonak ezagutzeko. Baita bideo-joko enpresa berri bat sortzeko edota etorkizunean hemen aurkeztuko diren bideo-jokoren bat Play Station 4ean edo Nintendo Switchean ikusteko ere. Izan ere, aurreko urte batzuetan horrela gertatu baita», adierazi du Arturo Monederok, euskal estudioko joko diseinatzailea eta sormen zuzendariak.

Game Jam sesioek bideo-jokoak sortzea dute oinarri, ez lehiatzea. Dena den, nahiz eta lehiaketa bat ez izan, partaideen esfortzua saritzeko Digipen, Harrobia Ikastola eta Creanavarra zentroetako zenbait ordezkarik Jam sesioen arima ondoen azaltzen dutenei diploma eta sari batzuk eskainiko dizkiete.

Ekimenaren egoera ezin hobea izango da Bilboko Udalari esker. Izan ere, Global Game Jam-en egoitza Azkuna Zentroa izango baita. Bertan, ekimena hasi, bukatu eta osotasunean burutuko da. Gainera, partaideek Mediateka BBK-n antolatzen diren JokuPlay saioetan dohainik parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, zentroak zinema, igerilekua, gimnasioa eta abar ere badu.

Euskal egoitzak edukiera bete eta hirukoiztu egin du denbora errekorrean. IGDA Elkarteak egoitza baieztatu zutenetik partaidetzak gora egin du. Urtero, partaidetza herrialde guztietan % 40 hasi egin da. Baikor agertzen dira antolatzaileek ekimen honek bereganatu dezakeen garrantziaren inguruan, ondorioz, Azkuna Zentroak bideojoko ekimenen erreferente bilakatu daiteke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos