Borrar
Urgente El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
'Gabonak Arte' programaren aurkezpena.
Esperientzia artistikoak haur eta familientzat, Azkuna Zentroan

Esperientzia artistikoak haur eta familientzat, Azkuna Zentroan

Bertako eta nazioarteko hainbat artista eta antzerki taldek ekimen desberdinetan parte hartuko dute abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra

El Correo

Viernes, 14 de diciembre 2018, 22:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Haur eta familientzako esperientzia artistikoko 'Gabonak arte' programak arte garaikidea ezagutzeko aukera emango die haur zein familiako beste kideei arte bizien, musika, ikus-entzunezkoen, literatura edota ilustrazioaren bidez. Abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra arte, Gabonak Arte programak hainbat esperientzia sortzaile bilduko ditu, ikus-entzuleak protagonista bihurtuz, eta harritzeko, esperimentatzeko eta jakin-mina bultzatzeko aukera eskainiz.

'Gabonak Arte'-ko jarduerak zentroko programazio egonkorraren isla dira, eta sorkuntza garaikidea jendearengana hurbildu nahi dute. Era horretan, artearen ikaskuntza normalizatzea bilatzen da diziplina desberdinen bidez: antzerkia, dantza, musika, zinema eta literatura. Gabonak Arte ekimen artistikoak ditu oinarri eta berdintasuna, tolerantzia, aniztasuna eta errespetua sustatzen ditu jolas-giro batean. EDP Fundazioaren eta Urbegi taldearen laguntza eta lankidetza izango ditu programa horrek.

Programa hau Bilboko udalak martxan jarritako #BilbaoGabonak proiektuaren barne kokatzen da eta honen helburua apurka-apurka hiribildua gune erakarle garrantzitsu bihurtzea da, baita Gabonetan ere.

Nazioarteko estreinaldiak

Gabonak Arte-ren zazpigarren edizioan azpimarratzekoak dira nazioarteko bi proposamen artistiko: Portugaleko Projeto EZ konpainiaren Ez Sub urpeko ontzi urbanoa; honen bidez, publikoak ataritik nabigatzeko eta esperientzia bakarrak bizitzeko aukera izango du. Eta kultura digital europarraren erreferente diren Peter Weibel eta Matthias Gommel artisten FLICK_BI lana. Instalazio interaktibo honek, fotomatoi tradizional baten bidez, txartel-tamainako argazkiek aro digitalean duten funtzionaltasuna hausnartzen du.

Honez gain, Zum Zum Teatre eta Quim Bigas konpainiaren Hippos lanaren estreinaldia izango da Euskadi mailan. Proposamen eszeniko honek hipopotamoz mozorrotuta dauden hiru pertsonaia hartzen ditu gizateria eta animaltasunari buruz hausnartzen duten bitartean.

'Yellow Submarine' filma

Esan bezala, 'Gabonak Arte'-ren inaugurazioa abenduaren 27an izango da. Bertan, The Plastic Clono Band taldeak The Beatles taldearen abestiak bilduko dituen kontzertua eskainiko du. Ondoren, eta The Beatles taldearekin jarraituz, Eguzkiaren pantailan talde britainiarraren abestian oinarritutako animaziozko 'Yellow Submarine' filma proiektatuko da.

Eguberrietako oporretan, Azkuna Zentroak publiko guztientzako jarduerak eskainiko ditu. Zentrora hurbiltzen direnek poesia bisualak sortzeko aukera izango dute Itziar Zorita eta Itziar Imaz artistek gidatutako 'Harri, orri, at' ekintzarekin. Baita Casa del Vacio konpainiak burututako 'Planeta Imaginario' lanaren bidez, material birziklatuarekin egiturak eraikitzeko aukera izan ere.

Hortaz aparte, 'Bapateko istorioak', 'Zigzag Dantzak Gabonak' (0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta), 'Martinaren parke fantastikoa', 'Kontukantari 2, Mendi Ibiltari'... gozatzeko aukera izango dute interesdunek. Infopuntuan edo Azkuna Zentroko webgunean salgai egongo dira sarrerak. Ez ezazue pentsa eta anima zaitezte ikuskizun hauetaz gozatzera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios