https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Esperantzako frontoi eta eraikin berria eraikitzeko lizitazioa onartu dute

Eraikin berriaren infografia./
Eraikin berriaren infografia.

Metroaren 3. lineako Zazpikaleak geltokiaren estalkiaren gainean egongo da, 3.401.700,91 euroko oinarrizko aurrekontuarekin, BEZ aparte, eta 17 hilabetetan amaitzeko konpromisoa hartu dute obraren arduradunek

EL CORREO

Bilboko Esperantzako pilotaleku berriaren eraikuntza lanen lizitazioa onetsi du Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak. Metroaren 3. lineako Zazpikaleak geltokiaren estalkiaren gainean egongo da eta 3.401.700,91 euroko oinarrizko aurrekontuarekin, BEZ aparte, 17 hilabeteko egikaritze epea zehaztu dute obraren arduradunek. Gainera, proiektuaren barruan sartzen da Bilboko Udalaren egoitzak bertan izango duen eraikina.

Hiru hilabete igaro dira Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak lankidetza hitzarmena sinatu zutenetik. Hitzarmen horren barruan zehaztu zen bi erakundeek erdi bana finantzatuko dutela proiektua. ETSk egiten duen ekarpenaren parte bat, Bizkaiko Aldundiak metroaren 3. linea eraikitzeko sinatutako hitzarmenetik dator.

Esperantzako pilotaleku zaharra 2015ean eraitsi ziten, 3. lineako Zazpikaleak geltokia eraikitzeko lanak errazteko. Eta orain, bi eraikin, pilotalekua, zenbait egoitza, eta bi lekuetarako sarbideko ataria jasotzen duen eraikina bilduko dituen bolumen bakarra planteatzen ditu Itxaropen kalea 4 zenbakiko eraikinaren orubea okupatzeko diseinatutako proiektuak.

Proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, pilotaleku berria geltokiaren estalkiaren gainean egongo da (Itxaropena kalean), eta barruti itxia izango da, 30 bat metro luze eta 20 bat metro zabal. Harmailek zazpi eserleku lerro izango dituzte, eta egituraren azpian sartuko dira komunak eta aldagelak. Zazpi lerroek 300 pertsona inguru eserita egoteko lekua emango dute. Frontoia Bilbao Kirolak udal erakundeak kudeatuko du.

Frontoi berriaren infografia.
Frontoi berriaren infografia.

Bost solairuko eraikina

Bestalde, pilotaleku zaharra eraitsi ostean hutsik geratu zen lursaila osorik eraikiko da. Udal titulartasuna izango duen eraikin berriak bi helburu ditu: alde batetik, frontoi berriaren euskarri izatea eta, bestetik, erabilgarri dagoen gune berriaren aukeraz baliatzea, dentsitate handiko hirigunean.

Horretarako, bost solairuko eraikina diseinatu da, herritarren eskariei erantzuteko. Hori dela eta, solairu batzuek auzoko elkarteei eta taldeei zuzendutako erabilera izango dute, barrutiko espazio publikoak izango dira, eta gainerako solairuek ekipamendu erabilera izango dute, umeen, gazteen eta familien aisiarako, eta umeentzako liburutegiarekin.

Atari bakarra diseinatu da Itxaropen kaleko 4 zenbakian egongo den eraikinera eta pilotalekura sartzeko. Gune horretan batera egongo dira kirol erabilera eta kultura eta familiako aisia bilduko dituen ekipamendua.

Temas

Euskera