Borrar
Luis Ángel Gómez

Espainiako zinema aretoen txarteldegiek pasa den urtean baino % 70 diru sarrera gutxiago izan dituzte

Nazioarteko Zinemen Batasunak kaleratutako ikerketa baten ondorio dira datuok

unai sarriugarte

Ostirala, 28 abuztua 2020, 21:11

Comenta

Espainiar Estatuko zinema aretoen txarteldegiek pasa den urtean baino % 70 diru-sarrera gutxiago izan dituzte abuztura bitarte. Nazioarteko Zinemen Batasunak kaleratutako ikerketa baten ondorio dira datuok. Batasun horrek Europako 38 herrialdeetako zinema ezberdinak hartzen ditu aintzat.

Era berean, datuak antzekoak dira Europako beste zenbait herrialdetan. Izan ere, txarteldegiek beherakada ikaragarria sumatu dute, batez ere martxotik aurrera, koronabirusaren pandemiak eragindako konfinamenduaren eta alarma egoeraren harira. Espainiar Estatuko aretoen antzeko datu kaxkarrak izan dituzte, hala nola, Frantzian (% 66), Erresuma Batuan (% 69), Alemanian (% 61) edota Italian (% 60) beherakada izan dute.

Gainera, Espainian sektore horretan lanean diharduten 20.000 langileetako 11.500 inguru lanpostuen erregulazio espedienteetaz baliatu dira, koronabirusaren ondorioz itxitako zinema guztien ondorioz.

Halaber, Comscore Movies Spain enpresak nabarmendu duenez, pasa den asteburuan bertan gehien ikusitako hamar luzemetraietatik lau espainiar ekoizpenak izan ziren. Santiago Seguraren 'Padre no hay más que uno 2' lanak, esaterako, ikusleen % 62 bereganatu du, milioi eta erdi ikusle hartuz.

Nazioarteko Zinemen Batasuna zinemagintzaren arloko Europako merkataritza elkarte eta eragile nagusia da. Zinemagintzaren onura kulturalak, sozialak eta ekonomikoak sustatzen dituzte Europan, eta Europako zinema-operadoreei ahots indartsu eta eragin handikoa eskaintzen diete interes partekatuko gaietan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Espainiako zinema aretoen txarteldegiek pasa den urtean baino % 70 diru sarrera gutxiago izan dituzte

Espainiako zinema aretoen txarteldegiek pasa den urtean baino % 70 diru sarrera gutxiago izan dituzte