Fotolia

Espainiako Editoreen Gremioen Federazioak Elkar Liburudenden ibilbidea saritu du

Epaimahaiak Euskal Herriko errealitate sozial eta kulturalean izan duen integrazio ezin hobea eta Espainiarako zein Europarako eskaintzen duten lankidetza baloratu ditu

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 17 de septiembre 2020, 02:52

Espainiako Editoreen Gremioen Federazioak Elkar Liburudenden ibilbidea saritu du. Izan ere, erakunde horrek eskaintzen duen Boixareau Ginesta garaikurra eskaini diote. Hala, epaimahaiak Euskal Herriko errealitate sozial eta kulturalean izan duen integrazio ezin hobea eta Espainiarako zein Europarako eskaintzen duten lankidetza baloratu ditu, nazioarteko hainbat editorialekin lan egiten baitute.

Publicidad

Era berean, Federazioak bere 46 urteotan izan duen proiekzio ikaragarria goraipatu du. 1974. urtean Baionan (Lapurdi) lehendabiziko denda zabaltzetik eta egun Euskal Herrian barrena 16 denda izatera iritsi arte. Gainera, Federazioak Elkarrek euskarazko literaturaren alde egindako lana aitortzen du, euskarari erabateko ikusgarritasuna emanez, baita liburu-dendetan lan ezberdinen aurkezpenerako atondu dituzten esparruen aldeko apustu sendoa ere, argiletxei txoko hori doan erabiltzeko aukera eskainiz.

Sari banaketa Bartzelonan egitekoa zuten urriaren 27an, Liber 2020 Azokaren baitan. Baina, koronabirusaren alarma egoeraren harira, modu birtualean egingo dute azoka aurten. Hortaz, sari banaketa aurrerago jorratuko da modu presentzialean eta han Elkar taldeko ordezkaritza batek esku hartuko du.

Elkar taldeak plazer handiz hartu du aitortza. Era berean, bi ildo nabarmendu izan nahi ditu. Batetik, euskara nahiz euskal literaturaren alde egindako ikusgarritasuna; eta, bestetik, horrelako aitortza bat irabazteak argitaletxeek liburu kateen esparruan duten garrantzitasuna mahagaineratzeko balioko duela.

Elkarrek eskerrak eman nahi dizkie bere langileei, euren ahaleginarengatik izango ez balitz ez litzakeelako posible izango argitaletxe hau, eta, baita, Euskal Herriko txoko ezberdinetako erosle eta irakurle ezberdinen inplikazio eta esker ona.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad