Borrar
Esne beltza taldeko kideak.
Esne beltza, Maren & Leire... Bermeoko jaietan

Esne beltza, Maren & Leire... Bermeoko jaietan

Mikroantzerkiak, suziriak, umeentzako ekintzak eta baserri eta abere azoka erraldoia izango dituzte Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan

elcorreo.com

Lunes, 14 de agosto 2017, 23:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Esne beltza, Maren&Leire eta 'Goazen' ikuskizuna, suziriak eta baserri eta abere azoka haundi batekin batera, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien programazioaren barne izango dira.

Bermeoko jaiek adin guztietako herritarrek jaiekin bete-betean gozatzeko programa zabala eskainiko dute irailaren 7tik 16ra, eta horren barne, besteak beste, Esne Beltza (irailak 15), Bermeoko rock taldeen eta Maren&Leireren kontzertuak, 'Goazen' ikuskizuna (irailak 14), mikroantzerkiak, suziriak, umeentzako ekintzak eta baserri eta abere azoka erraldoia izango ditugu.

Gainera, aurten jaietako egun garrantzitsuenetarikoak, Arrantzale Eguna eta Santa Eufemia Eguna, hain zuzen ere, larunbata izango dira; hortaz, «giro izugarria aurreikusten da Bermeon egun horietan», adierazi du Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek. Halaber, «aurten jai programa indartua aurkezten dugu, bai ekonomikoki bai ekitaldiei dagokienez; izan ere, iaz baino aurrekontu handiagoa du eta ekintzak ere gehiago dira: kontzertuak, dantzaldiak eta ikuskizunak» nabarmendu izan nahi du alkateak.

Bidegurenek Jai eta Txosna Batzordeetako kideei eta jaiak antolatzen laguntzen duten talde guztiei eskerrak eman dizkie urte guztian zehar egindako lanagatik. «Bermeoko jaien berezitasuna da herritarrek herritarrentzat antolatutako jaiak direla, eta herritarrek antolatutako hainbat ekimen daudela. Horri esker jai herrikoiak eta benetan parte-hartzaileak lortzen ditugu», azpimarratu du.

Nahiz eta jaiak irailaren 7an, ostegunean, hasi, irailaren 2an, larunbatean, hainbat izango dira Bermeon egingo diren ekimenak; izan ere, Salome Campos Igeriketaren V. Edizioa egingo da, Independentziaren aldeko eguna ospatuko da eta Alkartasuna Dantza Taldeak, Korrontzi musika talde eta Oinkari dantza taldeko dantzariekin ikuskizun berezia eskainiko du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios