https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Eskuliburu berria, Arrigorriagako Udaletxean integratzeko prozesua errazteko

Erakundean zerbitzu ematen hasten diren langile guztiei informazio erabilgarria ematea da helburu nagusia

ELCORREO.COM

Herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea izan behar da edozein udaletxeren lehentasuna. Gauzak horrela, Arrigorriagako udalak langileak zaindu, lana erraztu eta modernizatzeko politiken baitan, harrera-eskuliburu bat argitaratu du, udaleko lan-organigraman lehenengo aldiz lanean hasten diren pertsonei lehen pausuak ematen laguntzeko eta laneratzea errazteko.

Eskuliburuaren helburu nagusia honako hau da: Arrigorriagako Udalean zerbitzu ematen hasten diren langile guztiei informazio erabilgarria ematea erakundearen berezitasun nagusien inguruan, hartara, ingurune berri eta ezezagun batean integratzeko prozesua errazteko.

Gainera, eskuliburu horren bidez ikasketa- eta egokitzapen-aldia laburtzea lortuko dela uste da, baita lan-etapa berri bat hasterakoan sortu ohi diren ziurtasun-gabeziak eta tentsioak murriztea ere. Eskuliburuak hainbat gai jorratzen ditu: udalerria bera, udalaren barne-antolamendua eta politika, lanaldia, baimenak, eskubide eta betebehar profesionalak…

Era berean, langile guztientzako informazio komuna eta orokorra barne hartzen ditu, unean-unean kontsultarako erabil daitezkeenak: agiri normalizatuak, hitzarmenak, indarrean dauden planak (prestakuntza, pentsioak, euskara, berdintasuna…), maileguak eta diru-laguntzak, aseguru-polizak, eskubide sindikalak, ordutegien kontrola, webgunea... Informazio hori guztia, logikoa denez, aldatu egin daiteke eta etengabe hobetzen joan.

Soberan dago esatea, beraz, eskuliburu hau eredu ezinhobea dela udaletxearen eta herritarren arteko harremanak hobetzeko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos