Eskubide bat legez bermatzen den bakoitzean, zalapartaz esaten dute batzuek galbidera goazela. Adibide bakarra jartzekotan, dibortzioa aukeratzen dut. Dibortzioa birlegeztatu zenean (1981) askok, eta ez eliza katolikoak soilik, esan zuten, oihukatu zuten lege horrek familiaren akabera ekarriko zuela. Manifestazioak egin ziren, mezak antolatu ziren. Gertatu zena da dibortzioaren kontra azaldu zen asko handik gutxira dibortziatu zela, eta batzuk ez behin bakarrik.
Publicidad
Hainbati ez zaio buruan sartzen eskubide bat bermatzen denean horixe egiten dela, eskubide bat legeztatu, ez inori betebehar bat ezarri. Eskubideak pertsonarenak dira eta erakundeei berme hori segurtatzea dagokie. Betebeharra erakundeentzat da, ez herritarrontzat.
Horixe gertatu zen duela urtebete eutanasiarekin. Heriotza duina behintzat neurri batean ahalbideratzen duen legea indarrean jarri aurretik eta ondoren, entzun eta irakurri genuen era guztietako ezbeharrak zetozkigula, erailketa ezkutuak barne. Erailketak zuritzeko tresna zela, zaharren pentsioak gutxitzeko erabili nahi zela.
Ez da hori gertatu dena. Urtebetean, 71 eskaera bideratu dira erkidego autonomo honetan; horien artean 25 onartu dira, 6ri ukatu egin zaie eta 22 hil dira legeak agintzen dituen epeak eta zuzemenak bete aurretik. Ez da uholde bat. Alderan-tziz, agian denborak frogatuko du indarrean dagoen legea aurrerapauso bat dela, baina txikiegia.
Legeak dio norberari dagokiola hiltzeko laguntza eskatzea, ez duela balio ingurukoen (ez aita ez ama, ez seme ez alaba, ez beste inoren) borondateak. Eta ataka horretara heltzen denean norbanako hori bere buruaren jabe ez bada, aldez aurretik sinatua behar du izan azken borondateen agiria. Abiapuntu horretatik aurrera datoz gainerako epe eta baldintzak.
Publicidad
Beraz, erabakia norberarena da, erakundeena betebeharra.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión