Borrar
Arabako Foru Aldundia

Eskola kirolean lau jarduera ireki, apirilean

Baseball, mahai tenisa, squasha eta txirrindularitza dira hilabete honetan egin daitezkeen modalitateak

Larunbata, 6 apirila 2024

Comenta

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak Eskola Kiroleko jarduera irekien programa kaleratu zuen joan den azaroan. Jarduera programa berri horren bidez, eskola kiroleko programa osatzen duten zenbait kirol modalitatetako jarduera zehatzen eskaintza zabala egiten da, Arabako eskola adineko adingabeek parte har dezaten, dagokion kirol modalitateko eskola programan inskribatuta dagoen ala ez kontuan hartu gabe.

Apirilerako lau jarduera eskaintzen dira: Baseball, mahai tenisa, squasha eta txirrindularitza. Jarduera Irekien Programa, 2023-2024 eskola kiroleko programa bezala, 2017tik 2008ra bitarteko ikasleentzat da. Nolanahi ere, jarduera bakoitzak zehaztuko du adingabeek zenbat urte izan behar dituzten izena eman ahal izateko.

Eskola jardueretan parte hartu ahal izango dute dagokion modalitateko eskola kiroleko programan izena eman ez duten eta izena eman dutenek. Salbuespen izango dira hastapen ikastaroak, modalitate horretan izena eman ez duten ikasleek soilik parte hartu ahal izango baitute.

Jarduerak Arabako kirol federazioek antolatzen dituzte, federazio horiek Arabako Foru Aldundiarekin dituzten eskola kiroleko hitzarmenen bidez. Kirol federazioek zuzenean antola ditzakete jarduerak, beren baliabideen bidez, edo beren klubetako baten esku utz ditzakete.

2023-2024 eskola kiroleko programak hartzen duen aldi osoan egingo dira jarduerak (irailaren 7tik ekainaren 21era). Jardueretan izena eman ahal izateko, jarduera bakoitzaren informazio fitxan dagoen inskripzio inprimakia bete behar da. Inprimakia jarduera antolatzen duen kirol federazioari zuzenduko zaio automatikoki. Federazio antolatzaileek, gainera, izena emateko beste kanal batzuk ezarri ahal izango dituzte.

Jarduerak, oro har, doakoak izaten dira edo kostu sinbolikoa izaten dute bertaratze berme gisa. Argibide guztiak hemen. Jarduerak webgune honetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Eskola kirolean lau jarduera ireki, apirilean

Eskola kirolean lau jarduera ireki, apirilean