
Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mesIgande honetan jarduera berezia egingo da gure lurraldean, izan ere, esklerosi anizkoitzaren aldeko «Busti zaitez» jarduera egingo da Gasteiz, Agurain, Araia eta Laudioko igerilekuetan eta Aldaieta Klub Nautikokoetan, Uribarri-Ganboako urtegian. Gasteizen kasuan, Mendizorrotza, Gamarra eta Fundación Estadioko igerilekuetan egingo da. Parte hartzen duten pertsonek gaixotasun hori dutenei elkartasuna adieraziko diete.
Esklerosi anizkoitza pertsona heldu gazteek duten gaixotasun neurologiko ohikoenetako bat da, eta familian, gizartean, ekonomian eta lanean eragin handia izaten du. Beraz, parte hartzeko eskaera egin zaie arabarrei, gaixotasun hau duten pertsonek bakarrik ez daudela senti dezaten, eta horrez gain, gaixotasunaren berri ere eman dezaten. Ekintza solidario hau Arabako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak (AEMAR) eta Vital Fundazioak antolatu dute, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin.
Horrenbestez, esklerosi anizkoitzaren alde agertu nahi duten pertsonek, «Busti zaitez» kanpainan parte har dezakete. Igande honetan (larunbatean, Laudion), goizean, hurbilen duten igerilekura joan besterik ez dute egin behar. Hor, kanpaina honetarako eremu bat berariaz prestatu dute, nahi duenak igeri egin dezan edo busti dadin, eta amaitutakoan, parte hartu izanaren egiaztagiria banatuko zaie.
Bestalde, egun osoan, AEMAR elkarteko boluntarioak informazioa ematen ibiliko dira hurbiltzen den edonorentzat. Diptikoak ere banatuko dituzte, eta horietan, besteak beste esklerosi anizkoitzari buruzko informazioa eta kanpaina honetan parte hartze eta laguntzeko modua azaltzen da.