https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Eskautek garbiketa eta landaketa lanak egingo dituzte bihar, Getxon

Ekintza horren bitartez, Bizkaiko skautek «kanpora irten nahi dute «ingurumenaz gozatu eta mundua aurkitu dugun baino pixka bat hobeto uzteko»

ELCORREO.COM

Berrehun skaut bizkaitar inguruk hartuko dute parte bihar, Getxon, ingurumen-egun batean, garbiketa eta landaketa lanak egiteko 'Eskautak martxan!! Getxorekin bat' goiburupean. Ekimen hori bertan behera geratu zen 2017ko azaroan, eguraldi txarrarengatik. Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteak antolatuta, Getxoko Udalaren Ingurumen Arloaren laguntzarekin, ekintza horren helburua da gure ingurunean aurki daitezkeen ingurumen arazoak konpontzea.

Horrenbestez, goizean, skaut gazteek, 14 eta 16 urte bitartekoak, Azkorriko inguruak garbituko dituzte (landare inbaditzaileak kendu, pinudia garbitu eta apo lasterkariaren habitata babesteko jarduna) eta zuhaitzak (zume, lizar eta haltzak) landatuko dituzte Gobela ibaiko ibaiertzetan. Ekintza horren bitartez, Bizkaiko skautek «kanpora irten nahi dugu, 'ekin', ingurumenaz gozatu eta mundua aurkitu dugun baino pixka bat hobeto uzteko aprobetxatu, Bizkaiko hain garrantzitsua den tokian».

Topaketa honek amaiera bikaina emango dio skaut taldeek aldez aurretik egin duten lanari; bertan bilatzen da gazteak kokatzea hobetu beharreko lekuan eta bertan hausnarketa eta eztabaida eragitea, gizon-emakumeek ingurumen naturalean daukaten portaeraz eta horrek dakartzan ingurumen-ondorioez.

Hau ez da Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteak honelako ingurumen-ekintza bat antolatzen duen lehen aldia. Azken urteotan, Bizkaiko zenbait aldetan aritu dira honelako boluntariotza ekintzetan, Meatzaldetik Txorierri edo Getxoraino; aurtengoa bigarren aldia izango da Getxon ekintza egiten dena.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia 2.000 ume eta gaztetxo baino gehiago eta 300 bat begirale batzen ditu. Mundu osoan zehar presentzia duen gazte-mugimendu hau aisialdian lan egiten ari da, pertsona libre eta konprometituak, askatasun eta berdintasunaren alde borrokatzen duten gazteak eta gizakiaren hobetzeko ahalmenean sinesten dutenak hezteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos