Oraindik desagertu ez den pandemiaren hasierako egun haietatik irudi bat, ikur bat gelditzen bazaigu, komuneko paperarena da. Jendea denda eta supermerkatuetan komuneko papera tonatan erosten, bizitza honetan egingo zuten azken mandatua balitz bezala.
Publicidad
Handik bi urtera nik behintzat ez dut ulertu sukar haren zergatia. Erosleek jakingo dute zergatik iruditu zitzaien komuneko papera hain beharrezkoa, zergatik bildu urtebeterako papera eta ez urtebeterako olioa, pasta edo xaboia. Asabengandiko agindua izango zen seguruenik.
Orain antzeko zerbait gertatzen ari da, baina ez komuneko paperarekin, agian oraindik ez dutelako agortu orduan erositakoa. Oraingo sukarra anitza da: olioa, esnea, azukrea, arrautzak… Jakiak beti ere. Ehuneko hogei igo dira erosketak azken asteotan, eskasia etorriko delakoan eta igoera hori hainbat produktutan bildu da.
Aurreko astean, ohiko supermerkatuaren kutxan erositakoa ordaintzen ari nintzela, kutxazainak galdetu zidan, aspalditik elkar ezagutzeak dakarren kidetasuna baliatuz, ez ote zitzaidan ezer ahaztu, ez ote nuen olioa erosi behar. Inguruko orgatxoak olioz gainezka zeuden, ekilore olioaz eta gainerakoez; eta erosleak ez ziren gerraren trauma ezagutzen zuten zaharrak, gazteak baizik.
Etxera itzuli, albisteak entzun eta hori zen berri nagusia: balizko eskasiaren beldurrez hustutako apalak eta, noski, erosteko irrika horrek eragindako prezio igoera. Honezkero pertsona helduok badakigu gero eta gehiago erosi, orduan eta gorago egingo dutela prezioek, baina, nonbait, iruditzen zaigu hori besteei dagokiela, guk olioa edo pasta etxean biltzeko baimena dugula.
Publicidad
Jende gehiegi dabil kalean, esaten zuen hainbatek pandemiaren hasieran eta hori zioena ere kalean zegoen, arrazoi onargarri bat izanda, noski, ez gainerakoek bezala.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión