https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ertzetatik erdigunera: berdintasuna eta aniztasuna jorratuko dituzte Bilbon

Ertzetatik erdigunera: berdintasuna eta aniztasuna jorratuko dituzte Bilbon
Fotolia

Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren Konferentzia amaitzean ondorioen laburpena aurkeztuko dute, «etorkizuneko herri-politikak giza eskubideak errespetatuz eta iraunkortasunaren alde eginez egiteko»

AMALIA IBARGUTXI

Udal politiken Europako estrategiari buruzko zertzeladak emango dituzte Bilbon, «udal gobernuen ikuspegi partekatua eta irizpide bateratuak lortzeko», Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) Konferentzian. Hilaren 11tik 13ra Bizkaiko hiriburuak hartuko du bilkura, 'Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa. Desberdintasunek batzen gaituzte!' lelopean.

Herritar guztiengandik hurbilago dauden udal politiken etorkizunari buruzko eztabaidaren erdigunean kokatuko ditu Bilbo eta Euskal Herri osoko udalak bilera honek. Udal eta erregioen bilkuran 500 alkate, herri mailako liderrak eta europar eta nazioarteko erakundeen ordezkariak izango dira; 40 herrialdetako ordezkariek hartuko dute parte, eta gehienak europarrak izango badira ere, Amerika, Afrika eta Asiakoak ere izango dira.

Ordezkaritza jendetsuenak Alemania, Suedia, Belgika, Frantzia eta Finlandiakoak izango dira, berdintasun eta gizarte-ongizate arloko politiketan aurreratuen dabiltzan herrialdeetakoak.

Euskalduna Jauregian izango dira hizketaldiak, eta konferentziaren ondorioen laburpena aurkeztuko dute gomendio edo oinarri «iradokitzaile» gisa azken egunean, hau da, hilaren 13an, asteazkenez. Gomendio horiek «etorkizuneko herri-politikak bideratzeko» balioko izatea da asmoa, «giza eskubideak errespetatuz eta iraunkortasunaren alde eginez» betiere.

Herritarren parte-hartzea, belaunaldien arteko elkarrizketak, aniztasuna, gizonezkoak eta genero-berdintasuna, giza eskubideak, deszentralizatutako kooperazioa, GIH edo Garapen Iraunkorrerako Helburuak edota etorkinak integratzeko moduez jardungo dira, besteak beste, Rigoberta Menchú Tum Bakearen Nobel Sariaren irabazlea, Virginija Langbakk Genero Berdintasunerako Europako Institutuko zuzendaria edota Benedetto Zacchiroli Arrazakeriaren kontrako Hirien Europako Koalizioko presidentea (ECCAR).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos