https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ertibil Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltaria Bizkaiko zazpi udalerritan egongo da ikusgai

Ertibil Arte Plastikoen Erakusketaren aurkezpena, 2016an./
Ertibil Arte Plastikoen Erakusketaren aurkezpena, 2016an.

Erakusketaren 37. edizioan 83 artistak hartu dute parte eta 113 obra aurkeztu dira. Guzti hauetatik 18 obra aukeratu dituzte herriz herri ibiltzeko

UNAI SARRIUGARTE

Ertibil, Bizkaiko Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltariak, probintziako zazpi udalerri zeharkatuko ditu. Erakusketaren 37. edizioan 83 artistak hartu dute parte eta 113 obra aurkeztu dira. Guzti hauetatik 18 obra aukeratu dituzte herriz herri ibiltzeko. Aurtengo irabazleek, pasa den urtekoek bezalaxe Japonian egingo dute egonaldia.

Aurtengo lehiaketaren sarituak Juan Pablo Orduñez Mawatres, Borja Gomez Diez eta Izaro Leregi izan dira. Gainera, honako artista hauen maisulanak egongo dira erakusgai: Raisa Alava, Ana Arsuaga, Maria Benito Píriz, Mar de Dios, Andoni de la Cruz, Urotz Deusto Iturregi, Ivan Gomez, Gomez Selva, Estibaliz Gutierrez, Eztizen de la Cruz, Saray Perez Castilla, Ander Sagastiberri Fernandez, Natalia Suarez Ortiz de Zarate, Diego Vivanco eta Imanol Zubiauz.

Ertibil Bizkaia 2019 lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatu dute: Eztizen Esesumaga Salsidua (Errekalde Aretoa), Arantza Lauzirika Morea (EHUko Arte Ederren Fakultatea), Maria Muriedas Diaz Ertibil 2018ko irabazlea eta Mikel Onandia Garate Artearen Historiaren irakaslea EHUn.

Ekimenak artista gazteei babesa eta hauen lanen ikusgarritasuna sutatzea du helburu. Aipatu dugunez Bizkaiko zazpi udalerritatik igaroko da. Bilboko Errekalde auzoan hasi eta Ea, Balmaseda, Elorrio, Arrigorriaga, Getxo eta Eibarrera abiatuko da.

Orain eta eta uztailaren 7ra bitartean Bilboko Errekalde aretoan izango da ikusgai. Ondoren Eara joango da, Eskolondo kultur etxera. Abuztuaren 1ean, berriz, Balmasedako Horkasitas jauregian egongo da erakusgai eta irailaren 4an Elorrioko Iturri kultur etxera abiatuko da. Erakusketa hartuko duten azken aretoak honakoak izango dira: Arrigorriagako Euskaldunberri aretoa (irailaren 27tik urriaren 23ra), Eibarko Portalea kultur etxea (urriaren 24tik azaroaren 1era), eta Getxoko Begoña lurmuturra (azaroaren 1etik abenduaren 29ra).

Bigarren urtez jarraian irabazleei jaialdiak Japonian bi hilabeteko egonaldi artistikoa egiteko aukera eskainiko die. Egonaldi honen bitartez lehiaketaren nazioarteko ospea bilatu nahi da, kultura ezberdinen arteko hartu-emana izan dadin. Iaz Japoniara joan ziren irabazleen lanekin 'KAO. Lora, Sandia eta Printzesa' izeneko erakusketa antolatu dute Bilboko Berreginen museoan.