Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 21 de octubre 2019, 10:58
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Errusiako Ballet Nazionala Euskalduna Jauregira helduko da urriaren 30ean, betidaniko ballet klasikoena eskaintzeko: 'Beltxargen aintzira' (Piotr Tchaikovsky). Bakarlari eta Maya Plisétskaya mitiko eta paregabearen dantza bikote gisa Bolshoi Antzokiko figura handia izan zen Sergei Radchenkoren zuzendaritzapean, adituen iritziz Errusiako ballet konpainia onena denak, 45 dantzari elkartuko dituen ikuskizuna eskainiko die Euskaldunara hurbiltzen direnei.
Irakurleak jakin behar du Errusiako Ballet Nazionala ospakizunetan dagoela, denboraldi honetan 30 urte betetzen baititu sortu zenetik. Eta nola ospatuko du? Ondoen egiten dakien bezala, magiaz betetako lehen mailako ikuskizuna eskainiz. 1989an sortu zenetik konpainiaren zuzendaria den Sergei Radchencoren zuzendaritzapean egingo du eta hauek dira Bilbon ariko diren artistak: Maria Sokolnikova, Maria Klueva, Alexandra Krukova, Hanna Zimovchenko, Nurlan Kinerbayev, Vladimir Tapkharov, Evgeniy Yerrmakou eta Aleksander Daev.
Sergei Radchenkok, bere izenean eta Errusiako Ballet Nazionala ordezkatuz, Rojaseko XXVI. Antzerki Sariei zegokien Dantza Ikuskizun Onenaren Saria jaso zuen 2018an, Beltxargen Aintzira lanarengatik.
Errusiako Ballet Nazionala izan zen Sobiet Batasuna erori ondoren Errusian sortu zen lehenengo konpainia pribatua. 1989an sortu zuen Sergei Radchenko egungo zuzendariak, eta Kirov eta Bolshoi ballet konpainia handien elementu klasikoenak elkartuz sortu zuen. Ballet konpainia independente berria zen, baina Errusiako ballet klasikoaren esparrua erabat errespetatzen zuen.
Gaur egun, Errusiako Ballet Nazionala erakunde handia da. Bere lantalde egonkorrean esperientzia zabaleko 50 dantzari baino gehiago ditu, horietako asko konpainiaren hasieratik bertan aritutakoak. Sergei Radchenkorena da ekimen pribatuko Errusiako ballet konpainia nagusia, eta Errusiako ballet klasiko tradizionalaren kondaira oinarritzen eta handitzen jarraitzen duenetako bat.
Errusia osoko dantzari nagusiak Radchenkoren zuzendaritzapean trebatu dira, eta konpainia hunkigarriari forma ematen eta agertokian denboraz gaindiko ekoizpen lan berriak jartzen lagundu dute, Giselle, Don Quijote eta Paquita eta Carmen, besteak beste.
Sergei Radchenko 1944an jaio zen. 1964an Moskuko Dantza Eskolan graduatu zen, eta Bolshoi Antzokiko Balletean sartu zen. 25 urte egin zituen bertan. Urte horietan konpainiaren errepertorio guztia dantzatu zuen. Azpimarragarriak ziren bere izaera, xarma handia, tenperamentua eta gustu bikaina, dantza espainiarraren aurrean zaletasun berezia erakutsiz. Sergei Radchenko Maya Plisétskaya ezagunaren dantza bikotea izan zen, eta ballet klasiko handi guztiak dantzatu zituen berarekin.
Azpimarragarria da, baita ere, zine ekoizpen askotan egiten duen lan koreografikoa, eta etengabeko irakaskuntza lana, maisu klase asko eta asko eskainiz. Horietara Bolshoi eta Maryinsky antzokietako maisu garrantzitsuenak gonbidatzen ditu, Errusiako eskola klasikoaren tradizio aberatsaren jarraipena bermatzeko. Balletaren garapenean egindako lanarengatik, Sobiet Batasuneko Ohorezko Artista titulua eman zitzaion 1976an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.