https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Errezitaldi itzela Elezkanok eta Rezustak Donostian erakutsitakoa

Errezitaldi itzela Elezkanok eta Rezustak Donostian erakutsitakoa

Bizkaitarra eta gipuzkoarra 10 eta 22 gailendu ziren Altuna III eta Martijaren aurka

UNAI SARRIUGARTE

Partidu ikaragarria igande arratsaldean Donostiako Atano IIIa frontoian bizi izan zena. Elezkano eta Rezusta nor baino nor aritu ziren Altuna III eta Martijaren aurka. Hauexek, pasadan urteko binakako txapelketan batera aritu ziren bi bikote bakarrak dira.

Partidu hasieratik hartu zuten testigua Elezkano eta Rezustak, non 0-6 hasi ziren irabazten. Apustuak partidan zehar oso berdinduak egon ziren. Harritzekoa, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak erakutsi zuten errezitaldia ikusita. Partidaren erdigunean Martijak eta Altunak tanto batzuetan hurbiltzea lortu zuten, baina zaratomakoaren ezker zeharrak zur eta lur utzi zituen Atano IIIera hurbildu ziren zaletu mordoa.

Eleznakok txokoan eta zabalean egindako exekuzio bikainek Altunaren pazientziarekin amaitu zuten. Era berean, Rezustak azken hilabeteotan eskaintzen duen segurtasuna dela medio, finalerako txartela lortzeko abagunea eman zien.

Dena dela ere, Altuna eta Martija bereak eta bi egin zituzten partidari buelta emateko. Zoritxarrez, ezin izan zuten ezer egin bi aste barru jokatuko den finalean parte hartzeko. Izan ere, partidaren amaieran Elezkanok eta Rezustak abantaila itzela lortu zuten eta 8-19 aldeko partziala lortu zuten.

Azkenean, 10-22 gailendu ziren Elezkano eta Rezusta. Finalean, Irribarria eta Zabaleta Elezkano eta Rezustaren aurka arituko dira. Partida, datorren apirilaren 7an jokatuko da Bilboko Bizkaia frontoian. Jada sarrera gehienak agortuak daude eta salgai gelditzen diren bakarrak 130 eurotan daude. Informazio gehiagorako proticketing.com web orria bisitatu.

Temas

Euskera