Erresuma Batuak kreditu txartelarekin apustuak egitea debekatuko du
KONTSUMOA ·
430.000 britainiarrek ludopatia arazo larriak aurkezten dituzteUNAI SARRIUGARTE
Astelehena, 20 urtarrila 2020, 22:05
Erresuma Batuak kreditu txartelarekin apustuak egitea debekatuko du. Izan ere, hauxe ludopatia arazo serioa bihurtzen ari da herrialde honetan. Hala, neurri hauxe hartzea erabaki dute.
GambleAware elkarteak duela egun batzuk ezagutzera eman zuenez, Erresuma Batuan 430.000 herritarrek ludopatia arazo larriak dituzte. Hortaz, apiriletik aurrera britainiarrek ezingo dute kreditu txartela erabili online apustuak ordaintzeko. Zehatzago esanda, egitasmoa apirilaren 14tik aurrera jarriko da martxan. Aurreantzean apustu etxe hauen erabiltzaileek debitu txartelak soilik erabili ahal izango dituzte eta diru deposituak onartuko dira, loteria nazionala salbu.
Interneteko online apustu etxe ezberdinek, hala nola, PokerStars, Betfair, 888 o Bet365 kreditu txartelarekin ordaintzeko alternatibaz baliatzen dira herritar ezberdinei kreditu lineak irekiz, eta gero eta zor gehiago pilatuz. UKFinance auditore etxeak emandako datu batzuek aditzera eman zutenez, gaur egun 800.000 britainiarrek erabiltzen dituzte kreditu txartelak internetez bidez apustuak jorratzeko, eta horietatik %22 (176.000 erabiltzaile inguru) ludopata kontsideratuak dira.
Erresuma Batua ez da ludopatia arazo ezberdinak aurkezten dituen nazioarteko herrialde bakarra. Espainiar estatuak esaterako, 400.000 ludopatia kasu baino gehiago aurkezten ditu. Hala, Erresuma Batuak hartutako erabaki hauxe ikusita, espainiar errehabilitazio elkarteek antzeko erabakiak eskatu dizkiote gobernu berriari.
Izan ere, ez da berdina duzun dirua gastatzea eta ez duzuna ere xahutzea, gero eta zor gehiago pilatuz. Apustu etxeak egoera horretaz aprobetxatzen dira. Egoera larri hau dela medio, Espainiako zenbait zonaldetan neurri txikiagoak hartzen hasiak dira. Esaterako, Madrilgo autobusetan hemendik aurrera ezin izango da apustu etxeen publizitaterik agertu, eta hirian bertan apustu etxeek soilik gaueko 10etatik aurrera ireki ahalko izango dute.