https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Erraiak, irrintziaren nondik-norakoei buruzko dokumentala

Erraiak, irrintziaren nondik-norakoei buruzko dokumentala
Kepa Oliden

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak Arteman Komunikazioak konpainiarekin elkarlanean egindako obra da hauxe

UNAI SARRIUGARTE

Erraiak irrintziaren nondik-norakoei buruzko dokumentala kaleratu berri dute. Bertan Euskal Herriko oihu esanguratsu honekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak biltzen dira. Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak Arteman Komunikazioak konpainiarekin elkarlanean egindako obran irrintziaren jatorriaren eta hedapenaren azterketa egiten dute.

33 minutuko iraupena duen euskarazko lan hau irailetik aurrera zenbait herri eta zine-jaialdietan ikusteko parada egongo da. Euskal jatorria duen oihu ospetsu hau hainbat galderaren inguruan jorratu izan dute. Dokumentalaren proiekzio biraren lehendabiziko fasean 3.000 pertsonak ikusi dute.

Irrintzia kobazuloetatik datorkigun oihua da, euskal lurraldean hainbat belaunadietan entzun, sentitu eta kantatu egin dena. Hitzik gabeko hizkuntza, euskaldunen erraitetatik ateratakoa, arbasoen oihartzuna. Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra da hau, euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea.

Arteman komunikazioaren diziplina oso desberdinetan diharduen eta urte askotako esperientziarekin trebatuta dagoen profesional taldea da. Bertan diseinua, kazetaritza, sare sozialak, ikus-entzunezkoen edizioa, komunikazio planak, brandina, webgune esparruak jorratzen dira. Komunikazio taldea diseinu eta ikus-entzun zerbitzuak eskatzen zituzten bezero handi, txiki eta ertainei erantzuna emateko helburuarekin jaio zen.

Bestalde, Ekain Martinez de Lizarduy donostiarra antropologian lizentziaduna da eta Lehen Hezkuntzan Diplomatua. Egun irakasle gisa lanean dihardu. 2007. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua, «Gerra Zibila Euskal Herrian» (Gaiak). Harrezkero argitaratu dituen liburuak saiakera generokoak izan dira.

Temas

Euskera