https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Eroskik %24 gehitu ditu modu iraunkorrean harrapatutako arrainaren erosketak

EL CORREO

Eroski kooperatiba pausoak ematen ari da elikadura eredu iraunkorrago bat sustatzeko, eta %24 gehitu ditu modu iraunkorrean harrapatutako arrainaren erosketak. Horretarako, MSC eta Global G.A.P. ziurtagiriak erabiltzen ditu, eta Eroski Natur freskoen marka propioarekin saltzen. Aurten, milioi bat kilotik gora saldu du urteko lehen erdian.

Euskal kooperatiba aitzindaria da Espainiako Estatuan MSC eta GGN (Global G.A.P.) ekoetiketak eskuratzen arrain freskoa saltzeko. Eroskirentzat, konpromiso hori «funtsezkoa» da arrantzan iraunkortasunaren alde egiten ari direnentzat.

«Iraunkorraren ziurtagiria duen arrantza mota lekua irabazten ari da gure arrandegietan. Kontsumitzaileak bermatua du gure mahaietan arrantzaleku eta ekoizpen iraunkorretakoa dela ekoetiketa duen arrain freskoa. Eroskik begiratzen du prozesu guztiak ekoizpenetik hasi eta dendetako operazioetaraino ahalik eta erantzukizunik handienarekin egiten direla. Osasunaren eta iraunkortasunaren alde aurten berritu ditugun konpromisoetan, elikadura iraunkorra sustatzea da helburua», azaldu du Eroskiko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendari Alejandro Martínez Berriochoak.

Duela urtebete pasa, MSC Marine Stewardship Council erakundearen ikuskaritza gainditu zuen Estatuko txikizkako lehen banaketa izan zen Eroski. Horri esker, bere zaintza kateko arrain freskoa arrantzaleku iraunkorretatik datorrela ziurtatu ahal du. Eroskiko arrandegietan pixkanaka joan da hedatzen ziurtagiria, eta gaur egun, 348 mahaitan darabilte horrelako arrain freskoa. Horrez gain, Eroski Taldearen sei plataforma logistikoek banatzen dute arrain freskoa denda sare guztira.

Urteko lehen seihilekoan, eta ziurtagiria eskuratu zuenetik bigarren kanpainan, kooperatibak 900 tona arrain baino gehiago saldu du arrantza iraunkorreko MSC ziurtagiri urdinarekin. Multzo horretan sartzen dira Skrei bakailaoa, antxoa, hegaluzea, abakandoa, bakailao gezatua eta surimia.

Bestalde, oraindik ez dira igaro hiru hilabete Eroskik akuikulturako Global G.A.P. ziurtagiriak zaintza katearen gainean egiten duen ikuskaritza gainditu zuenetik. Gainditu duen lehen banatzailea bihurtu da, eta, hala, arrandegian saltzen dituen espezieak bide seguruak eta iraunkorrak erabiliz ekoitzi dituztela bermatzen du. Geroztik, Eroskik 60.000 kilo urraburu, arrano berrugeta, lupia, erreboilo eta izokin erosi ditu GGN ziurtagiriarekin.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos