https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'e-Rezeta' sistemari euskarria eskaintzeko kontratua berritu dute

Euskal Herriko Sendagaigileen Elkarteko arduradunak eta Ibermáticakoak, kontratu berria sinatzen./
Euskal Herriko Sendagaigileen Elkarteko arduradunak eta Ibermáticakoak, kontratu berria sinatzen.

Euskal Herriko Sendagaigileen Elkarteak Ibermáticarekin zuen kontratua sinatu du, datozen bost urteetarako. Elkartetik azpimarratu dutenez, oso garrantzitsua dela errezeta elektronikoen sistema "fidagarria, egonkorra eta segurua" izatea

ELCORREO.COM

Ibermáticak eta Euskal Herriko Sendagaigileen Elkarte Ofizialak lankidetza akordioa berritu zuten aurreko astean datozen bost urteetarako (2018-2022). Ibermáticak euskal farmazien bazkide teknologikoa izaten jarraituko du 'e-Rezeta' sistema kudeatzeko, sistema horrek hilero 3 milioi errezeta elektroniko baino gehiago prozesatzen baititu Euskal Autonomia Erkidegoko 832 farmazietan.

Ibermáticak 2013 bukaeran amaitu zuen euskal farmazietan sistemaren ezarpena eta orduz geroztik kudeaketan jarraitu duen arren, orain herritarrentzako zerbitzua optimizatzeko erronka du, plataformaren eboluzio teknologikoarekin.

Zerbitzu hauek sartu dira akordioan: Elkartearen nodoa kudeatu (zentralizatutako azpiegitura honi lotuta daude farmaziako bulegoak eta banaketa bakoitza Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren sistemarekin sinkronizatuta prozesatzen du); eta farmaziako bulegoetako profesionalei euskarria eskaini, 24 orduko zerbitzua, asteko 7 egunetan.

Euskal Herriko Sendagaigileen Kontseiluko presidenteak, Angel Garayk, gogoratu du osasun arloko teknologietan etengabeko aurrerapenak daudela «eta sortu diren berrikuntzak sartzeko betebeharra genuen, datozen urteetako hobekuntza teknologikoak sartzeko prestatuta egon beharraz gain, beraz, 'e-Rezeta' sistema tresna bizia da».

Sendagaigileen Elkarte Ofizialetik azpimarratu dute garrantzitsua dela bazkide teknologikoak sistema fidagarri, egonkor eta segurua bermatzea; «gainera, ohiko bideak arrazoiren baten ondorioz akatsen bat izanez gero, farmaziak bigarren bide bat izango luke». Era berean, azpimarratu dute Ibermáticarekin akordioa berritu izanari esker farmazietako erronka eta beharrik premiazkoenei erantzuteko gai izango direla, hala nola, Medikamentuak Egiaztatzeko Espainiar Sistemara (SEVEM) egokitu horien trazabilitateari dagokionez; edo errezeta elektronikoak autonomia-erkidego batetik bestera erabiltzeko gaitasuna.

Bost urteko lankidetza

Ibermática Euskal Herriko Sendagaigileen Elkarte Ofizialekin lankidetzan aritu da 2013an farmazia guztietako sistema informatikoak egokitzen hasi zenetik, errezeta elektronikoa zuten medikamentuak eman ahal izateko. IKTen plataforma berriak funtzionatu ahal izateko beharrezko guztia zuen proiektuak: hasi softwarearen garapenarekin eta zerbitzariak hornitu eta abian jartzera arte, egindako aholkularitza lan ugariak barne.

Orain arte, errezeta elektronikoaren sistemak onarpen handia izan du herritarrengan, onura handiak ekarri baititu, eta Euskal Herriko Sendagaigileen Elkarte Ofizialek sistemaren egokitzapen ona baloratu dute. Hori dela eta, Ibermáticarekin kontratua berritzea erabaki dute eta datozen bost urteetan plataforma hobetzeaz gain, farmaziek pazienteei eskainitako zerbitzua optimizatzen jarraituko du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos