https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Erasoak saihesteko» gaueko Bilbobus zerbitzuak geldialdiak areagotu ditzan eskatu dute

Informazioarekin zerikusirik ez duen Bilbobusen unitate bat./I. Pérez
Informazioarekin zerikusirik ez duen Bilbobusen unitate bat. / I. Pérez

Neurri hau Euskal Herriko beste txoko batzuetan hartuta dago jada eta arrakasta handia izaten ari da

IZASKUN MOYANO

Azken aldian ezbeharrak izan dira nagusi Bizkaiko hiriburuan, erasoak, lapurretak eta baita heriotzak ere. Guztiak gauerdi eta goizalean jaso dira eta hiriko jendea guztiz arduratuta dago. Ordu txikitan kalean ibiltzea arriskutsu bilakatu da. Honen harira, eta segurtasuna bermatzeko, gaueko Bilbobus zerbitzuak geldialdi gehiago egitea eskatu dute. Hiritar ugarik sinatu duten eskakizunarekin batera, «erasoak saihestu» egingo dira.

Hori adierazi du behintzat Bilboko EH Bilduko zinegotzia den Bruno Zubizarretak. «Dagoeneko Euskal Herriko beste txoko batzuetan abian den neurria da, eta arrakasta handia du herritarren artean». Bere aburuz, helburua, alde batetik segurtasuna bermatu eta eraso sexistak saihestea da. Beste aldetik ordea, gaixotasun funtzionalak dituzten herritarren eskubideak defendatu nahi dituzte; era berean, mugikortasuna erraztuta hiri osoan zehar.

Azken honen harira, mugikortasun murriztua duten pertsona orori laguntza handiagoa eskaini behar zaiela baieztatu du, garraio publikoan. Autobusean sartu edota bertatik jaistea ahalbidetuko dien igogailua ezinbestekotzat jo du. Horrez gain, segurtasun uhala jartzeari ere berebiziko garrantzia eskaini dio, eta baita gurpildun aulkiak geldi mantentzeko behar dituen ainguraketei ere.

Amitzeko, Bizkaibus zerbitzuaren inguruko informazioa Euskal Herriko hizkuntza ofizial bietan emateko eskatu du zinegotziak; hots, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere. Eta Bilbok datorren 2018. Urteari begira izango duen 'Munduko hiri onena'-ren titulua kontuan hartuz, efizientzia energetikoa errespetatu eta ahal den neurrian betetzeko eskakizuna egin du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos