https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Eraldaketa: Sortzaileon afera' erakusketa izango da astebete Gasteizen

Irailaren 21era arte izango da ikusgai Montehermoso Kulturunean

PAUL PICADO

Gaurtik hasita eta datorren ostiralera arte 'Eraldaketa: Sortzaileon afera' erakusketa izango da Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Berez, Irantzu Lekue artistak eta Olatz Alonso duela zenbait hilabete lantzen ari ziren proiektu bat da, baina erakusketa batean ere horren berri emango dute. Emakume artisten berri ematea, haiek egindako prozesu sortzaileak beste pertsona batzuei helaraztea eta emakumeek sorkuntzaren munduan duen egoerari buruzko gogoeta egitea da helburua.

Horrela, Irantzu Lekue artistak prozesu sortzaile bat garatu du, pantaila anitzeko erakusketa batean. Bideoarte batik bat lantzen du, eta horrez gain, ikus-entzunezko ale bat prestatu du, sortzaile desberdinei egindako elkarrizketen zatiak hartzeaz gain. Pantaila anitz erabili ditu, tabletekin ere bai, ikusle bakoitzak bere ibilbidea egin ditzan.

Sortzaile askok parte hartu dute proiektu honetan, beren esparruetan ezagunak direnak, eta besteak beste euskarari, euskal kultura garaikideari, sortzaileen paperari, publiko berriei edo artistengana hurbiltzeko moduari buruz hitz egiten dute.

Bestalde, Olatz Alonsok azaldu du berezi atsegingarria izan dela kultura eta artea lurraldera ateratzearen alde egindako lana. Arteari eta kulturari buruz, emakume sortzaileen egoerari eta euskarari buruz hitz egin dute, baina eremu publikoetan.

Lekuek dioenez, istorioez osatutako muntaketa bat da, eta zenbait sortzaileren lanak, bizitzak, esperientziak, sentimenduak eta jarrerak ikusgai izango dira. Esan bezala, erakusketa irailaren 21era arte egongo da irekita, 18.00etatik 21.00etara.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos