https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

EQUO Berdeak energia aurrezpenari buruzko kanpaina bat bultzatuko du 50 erakundetan

EQUO Berdeak energia aurrezpenari buruzko kanpaina bat bultzatuko du 50 erakundetan

SERGIO EGUÍA

EQUO Berdeak alderdiak energia-aurrezpenari eta -efizientziari buruzko kanpaina instituzional bat bultzatuko du 50 euskal erakunde baino gehiagotan. Elkarrekin Podemos guneko talde guztien artean zabalduko da kanpaina. Hala, Irabazi (Ezker Anitza-IU+EQUO) koalizioko udal-taldeek, Ahal Dugu Euskadirekin harremana duten beste talde batzuek eta hauteskunde-talde independenteek kanpainarekin bat egiteko aukera izango dute. Batzuek jada parte hartuko dutela berretsi dute, eta beste batzuek interesatuta daudela eman dute aditzera.

Energia-aurrezpena eta -efizientzia toki-erakundeen energia-eztabaidaren erdigunean jartzea da alderdi ekologistaren helburua. Ildo horretan, EQUO Berdeak alderdiak euskal Udalei energia aurreztea kontu publikoak koadratzeko erabil dezaten proposatu die. «Energia-efizientziako inbertsioak oso bizkor amortizatzen dira, oro har, 5 urte igaro baino lehen. Hortaz, neurri horiek ezartzeagatiko konpentsazioak laster nabarmenduko dira», azpimarratu du EQUO Berdeak alderdiko kide, kanpainaren bultzatzaile eta Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide Jose Ramon Becerrak.

Kanpaina zenbait etapatan planteatu da. Lehenik eta behin, talde parte-hartzaileek informazioa jasoko dute udal bakoitzaren energia-alorreko benetako egoeraren inguruan: energia erosi edo hornitzeko benetako gastuari buruzko datuak; erabilitako iturriak —elektrizitatea, gas naturala, gasolioa—; energia-kontsumoei buruzko datuak, zerbitzu edo instalazio bakoitzaren, ibilgailuen eta argiteriaren arabera sailkatuak; energia aurreztean egindako inbertsioak; auditoriak; eta abar.

Udal-taldeei proposatzen zaie, halaber, proposamenak plantea ditzaten, eta, hiru hilabeteko epean, udal bakoitzean mozioak aurkez ditzaten udal bakoitzean behar diren neurri zehatzen inplementazioa eta finantziazio-plan bat eskatzeko.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiei eskatuko zaie funts bat abian jar dezatela, energia-aurrezpenaren eta -efizientziaren alorrean udalak abian jartzen dituen jardunak finantzatzeko. Azkenik, erakundeei urtean behin kanpainak antola ditzatela eskatuko zaie, herritarrak inplikatzeko eta energia-baliabideak urriak eta mugatuak direla ohartarazteko.

Kanpaina horrekin batera, Eusko Legebiltzarrean Administrazio Publikoen Energia Jasangarritasunari buruzko Legea izapidetuko da. Jose Ramon Becerrak lege-proiektuari jarritako 80 zuzenketa erregistratu zituen bere garaian. «Inplementatzen diren ekintza guztiak erabakigarriak izango dira energia gutxiago kontsumitzeko eta kontsumitzen dena garbiagoa izan dadin lortzeko Euskadik behar duen energia-trantsizioan».

EQUO Berdeak alderdiko kideok uste dugu toki-eremutik lagundu dezakegula klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta kanpaina hau tresna egokia da xede horri begira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos