Borrar
Donostiako Musika Hamabostaldia
Ensemble 442 taldeak kontzertua emango du Araian

Ensemble 442 taldeak kontzertua emango du Araian

Abuztuaren 9an izango da, 20:00etan, San Pedro elizan

PAUL PICADO

Sábado, 3 de agosto 2019, 21:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ensemble 442 taldeak kontzertua emango du abuztuaren 9an, Araiako San Pedro elizan, 20:00etan. Kontzerturako sarrera doan izango da. Europa mailan erakunde garrantzitsuetan aritzen diren Uxía Martínez Botana (gonbidatutako kontrabaxua), Aitzol Iturriagagoitia (biolina), David Apellániz (biolontxelo) eta Luis Fernando Perez (pianoa) elkartu dira Piazzollaren 'Buenos Airesko lau urte-sasoiak' barne hartzen dituen programa baterako. Horrez gain, Mendelssohnen lanak ere joko dituzte.

Uxia Mártinez Botana 6 urterekin hasi zen kontrabaxua ikasten Moskuko Birtuosoen Orkestrako Witold Patsevich kontrabaxu-jotzailearekin. Gero, Espainian jarraitu zuen ikasten eta Amsterdamen kontrabaxuko lizentziatura eskuratu zuen. Lehen kontratu profesionala 16 urterekin lortu zuen Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin, eta harrezkero beste orkestra batzuekin ere lan egin du, hala nola The Royal Concertgebouw Orchestra, The Netherlands Philharmonisch Orkest eta Amsterdam Sinfonietta. Kontrabaxuen arloko 'No treble' aldizkariaren arabera, munduko 10 kontrabaxurik onenetako bat da.

Aitzol Iturriagagoitia Madrilgo Reina Sofía Goi-mailako Eskolan ikasi zuen Zakhar Bronekin, eta Leipzigeko Musikhochschule eskolan Kolja Lessingekin. Lehen biolina izan da Iturriaga Laukotean, eta geroago sortu zuten Arriaga Laukotean. Europako areto eta jaialdi garrantzitsuenetan aritu da, hala nola Donostiako Hamabostaldian eta Gidon Kremeren Lockenhaus jaialdian. Gaur egun, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan lan egiten du, concertino gisa, eta bakalari eta ganberako musikari gisa kontzertuak ere ematen ditu.

David Apellánizek Frantzian ikasi zuen, Jacques Doué maisuarekin, eta goi-mailako prestakuntza Reina Sofía Goi-mailako Musika Eskolan egin zuen Frans Helmerson maisuarekin. Bakarlari gisa aritu da zenbait orkestratan, hala nola Sevillako Orkestra Sinfonikoan, Lisboako Gulbenkian Orkestran, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoan, Reina Sofía Ganbera Orkestran eta Hondurasko Orkestra Nazionalean. Bestalde, munduko ganbera jaialdirik garrantzitsuenetan ere parte hartu du.

Azkenik, Luis Fernando Pérez, Pozuelo de Alarcóngo Kontserbatorioan hasi zen ikasten, Reina Sofía Eskola ospetsura sartu aurretik. Han, pianoa ikasi zuen D. Bashkirov eta G. Egyazarovarekin. Europan, Japonian eta Estatu Batuetan parte hartu du errezitalean, ganbera musikan eta bakarlari gisa. Bestalde, hainbat orkestratan ere kolaboratzaile gisa aritu da. Sariei dagokienez, Espainian eta Frantzian bereziki sari asko jaso ditu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios