https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Enrike Solinís gitarra-jotzailearen kontzertua, Vital Fundazioa Kultur aretoan

Enrike Solinís, kontzertuan./Iñigo Royo
Enrike Solinís, kontzertuan. / Iñigo Royo

Gasteizko kontzertua astearteko 20:00etan hasiko da eta sarrerak 8 euro balio du

PAUL PICADO

Asteartean Enrike Solinís gitarra-jotzaile bilbotarraren kontzertua izango da Vital Fundazioa Kultur aretoan, 20:00etan. Sarrerak 8 euro balio du eta aretoan bertan eros daitezke emanaldia hasi baino ordubete lehenago.

Enrike Solinís Bilbon jaio zen eta gitarra eta antzinako musika ikasketak Bizkaiko hiriburuan bertan eta Kataluniako Musika Eskolan egin zituen. Horrez gain, kontzertistaren graduondokoa burutu zuen José Tomás maisuarekin. Nazioarteko hainbat gitarra-lehiaketetan saritu dute, hala nola, Comillasko Nazioarteko Lehiaketan, Ataulfo Argenta Nazioarteko Lehiaketan eta Andrés Segovia Nazioarteko Lehiaketan.

Beste kultura, eskualde eta garaietako musika gustukoak ditu, eta hamabost urte baino gehiagotan bakarlari gisa gonbidatu dute antzinako musika-talde ospetsuetan, hala nola esperion XXI, Le Concert des Nations, Capella Reial de Catalunya, Concerto Vocale y Akademie für Alte Musik Berlin dirigido por René Jacobs, Le Concert D'Astrée, eta The Rare Fruits Council.

2006. urtean bere taldea sortu zuen Bilbon, Euskal Barrokensemble izenekoa, antzinako musika jotzeko. Horri esker, arrakasta handia lortu du nazioartean ere bai. Bere lehen bi lanen ondorioz antzoki eta jaialdirik garrantzitsuenetan aritu da, hala nola Viena Konzerthaus, Ludwigsburg Festival, Fontfroide Festival, Stockholm Early Music Festival, Spring Festival Prague eta Bilboko Musika-Músican.

Astearteko kontzertuan bera bakarrik arituko da, lautearekin, eta besteak beste Cantemir, Milan, Attaignant, Dowland, De Visée, Couperin, Marais, Bach eta Handellen lanak joko ditu.

Temas

Euskera