Emma Stone aktorearen inguruan ezagutzen ez dituzunak
Artista estatubatuarrak 33 urte beteko ditu larunbatean. Gertutik ezagutu nahi?
NAHIKARI CAYADO
Jueves, 4 de noviembre 2021, 23:22
1988ko azaroaren 6an, Emma Stone, 'Icono millennial' gisa saritutako aktorea, jaio zen Arizonan, Estatu Batuetan. Bere edertasun eta talentu handiagatik liluratzen duen neska ilegorriarentzat iritsi dira 33 urteak, eta ospatzeko, goazen artista gertutik ezagutzera.
Publicidad
Aktorea ikusi dugun azkeneko pelikula 'Cruella'-n izan da, pertsonaia nagusiaren azalean sartua. Baina bere film ospetsuenen artean, 'The help' ('Criadas y señoras', gaztelaniara itzulita) eta 'La La Land', Ryan Gosling aktore entzutetsuarekin batera egin zuena, nabarmentzen dira. Azken film horretan egin zuen paperari esker gainera, Oscar saria eraman zuen. Bada, hiru arrakasta zinematografiko horietan guztietan, Stonek rol desberdinak interpretatzeko, edozein ikusle hunkitzeko, barre eginarazteko eta maitemintzeko gaitasuna erakutsi zuen.
Aktore izateaz gain, Emma Stone web orrien diseinatzailea eta HTML programatzailea da. Eta ba al zenekien pantailan agertu zen lehen aldia ez zela 'Malcom in the middle' telesailean izan, askok uste duten bezala? Aitzitik, bertan agertu baino aurretik Emma Stonek reality batean parte hartu zuen, eta beste 7 emakumerekin lehiatu zen aktore postu bat lortzeko.
Ba hona hemen ahozabalik utziko zaituen beste datu bat: ilehoria da. Bai, ilea gorriz tindatzen du eta bere benetako kolorea ilehoria da. Aitzitik, ileko tonu berezi horrek bere irudiari zigilu diferentzial bat ematen ziola ikusi zuenean, bere onurarako erabiltzea erabaki zuen. Eta adi, bere benetako izena ez da Emma, Emily baizik.
Testu honetan kontatu ditugun datu horiengatik guztiagatik, eta are gehiagorengatik ere, ospakizunetan dagoen aktorea sorpresa-kutxa bat da oraindik ere. Nola ospatuko ote du bere urtebetetze eguna? Batek daki.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión