Emakundek sexu-indarkeriaren biktimei harrera egiteari buruzko tailer bat eskaini du
24 orduko arreta-zentroetako profesionalei zuzendutako prestakuntza programa itxi du horrela
Zurekin
Martes, 7 de noviembre 2023, 17:42
Euskadiko sexu indarkeriaren biktimei laguntzeko 24 orduko zentroekin harremanetan egongo diren profesionalei zuzendutako prestakuntza programaren laugarren eta azken saioa egin da astearte honetan, eta sexu indarkeriaren biktimei laguntzeko eta hain une traumatikoetan harrera egiteko gaitasunari buruzko tailerra izan da.
Publicidad
Josune Irabien Emakundeko idazkari nagusiak aurkeztu du saioa, eta Norma Vazquez psikologo eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeekin tratamenduan espezializatutako terapeuta izan da lantegiko hizlaria.
Irabienek azpimarratu du prestakuntza «oso garrantzitsua» dela 24 orduko zentroetako profesionalentzat. Horrela, nabarmendu duenez, krisi zentroen funtsezko zereginetako bat sexu indarkeria motaren bat jasan duten emakumeei arreta ematea izango da, batzuetan oso altua den estres une batean.
Bada, azken saioan, Norma Vazquezen gidaritzapean, zentro horiekin harremanetan egongo diren pertsonek biktimak beren dibertsitatean hartzeko gaitasuna aztertu dute, shock egoera arintzeko eta ondorio traumatikoak murrizteko.
Tailer honekin bukatu da Emakundek antolatutako sexu indarkeriaren biktimentzako arretan koordinazio hobea eta eraginkorra lortzeko programa. Irabienek esan duenez, «emakumeen erreparazioan eta ahalduntzean laguntzea» izan da ekimenaren helburua.
Publicidad
Azken tailerraren aurretik beste hiru egin ziren: Nerea Barjolak sexu indarkeriari buruzko kontakizunen eraginaren inguruan egin zuen, Maria Naredok sexu indarkeriari buruzko araudiaren azterketa egin zuen, eta Carmina Serrano trauma eta biktimaren errekuperazioari buruz aritu zen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión