Borrar
Nerea Melgosa eta Miren Elgarresta, Berdintasun Eskolaren aurkezpenean.

Emakundek Berdintasun Eskola jarri du martxan

32 ikastaro izango dira eta bertan kalitatezko prestakuntza eskainiko da, «doakoa, pertsona bakoitzari egokitua, berdintasunarekin, aniztasunarekin eta feminismoarekin lotutako gaietan interesa duen publiko zabalarengana iristeko»

Zurekin

Astelehena, 22 urtarrila 2024, 16:45

Comenta

Emakundek Berdintasun Eskola jarri du martxan, «herritarrak berdintasunean sentsibilizatzeko, prestatzeko eta gaitzeko sareko gunea». emakunde.euskadi.eus/berdintasun-eskola webgunearen bidez, beraz, Emakumearen Euskal Erakundeak kalitatezko prestakuntza eskainiko du, «doakoa, pertsona bakoitzari egokitua, berdintasunarekin, aniztasunarekin eta feminismoarekin lotutako gaietan interesa duen publiko zabalarengana iristeko».

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak aurkeztu dute eskola berria astelehen honetan, Gasteizen egindako prentsa agerraldian.

Melgosaren hitzetan, «herritarrek, enpresek eta erakundeek gero eta interes handiagoa dute genero ikuspegia integratuko duen prestakuntza lortzeko», eta EAEko Berdintasunerako Lege berriak garrantzi handia ematen dio prestakuntzari. «Berdintasunari buruzko prestakuntza berdintasun politiken oinarrizko zutabea da, eta ezinbestekoa berdintasunerantz aurrera egiteko gizarte honek behar duen balio aldaketa bultzatzeko», esan du.

Gogorarazi du legeak administrazio publikoei eskatzen diela berma dezatela beren langile guztiek derrigorrezko prestakuntza jasotzea politikak eta programak diseinatu eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimak atzeman, artatu eta babesteko, bai eta indarkeria matxistaren prebentzioaren eremuan lan egiten duten sektore eta eremuetako profesionalentzako prestakuntza tresnak sustatzea ere. Horrela, sareko eskola berria «jauzi kualitatibo garrantzitsua izango da» kalitatezko prestakuntza lortzeko.

Bestalde, Elgarrestak azaldu du web tresna berria bi urte baino gehiagoko lan prozesu baten emaitza dela. «Emakundek eskaintzen zuen eskaintzaren azterketa egin da, hamarkada hauetan bultzatu diren programa zehatzen esperientzia aprobetxatuz, hala nola 'Nahiko', 'Gizonduz', 'Jabetuz', 'Emakumeak Sarean' edo 'Jakitun'», adierazi du.

Euskadiko eta Espainiako esperientziak ere aztertu dira, eta, prozesu horren ondoren, espazio birtual, zentralizatzaile, erreferente eta estrategiko bat sortzea lortu da prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren arloan, «Emakunderen helburuekin eta egungo arau esparruarekin bat datorren estrategia komun batekin eta hobekuntza eta proposamen berriekin». «Egiaztatu dugu ez dagoela esperientzia askorik gaur martxan jartzen duguna bezalakoa», ziurtatu du.

Ziberfeminismoa, berdintasuna kirol praktikan...

Emakunderen Berdintasun Eskolak jasotzen duen prestakuntza eskaintza 32 ikastarok osatzen dute, berdintasunari buruzko hainbat gairi buruzkoak. Ikastaroak urte osoan zehar egingo dira, doan, eta Emakundek ikastaroetan parte hartu izana egiaztatuko du.

Berdintasunari buruzko oinarrizko ikastaro batez gain, ziberfeminismoa, ahalduntze feminista, genero ikuspegia txertatzea, berdintasunean haztea, emakumeen aurkako indarkeria, berdintasunezko maskulinitateak, berdintasuna kirol praktikan, berdintasuna osasunean, komunikazioan, ekonomia feminista edota berdintasun planak enpresetan moduko gaiakl landuko dira.

Gai gehienak erabilgarritasun orokorrekoak izan arren, batzuk publiko jakin batentzat dira. Horrela, berdintasun planen ikastaroa enpresei zuzenduta dago, eta maskulinitateen, berdintasunaren eta kirol praktikaren ikastaroa kirol erakunde edo klubei. «Sortzen ari diren eskaerak kontuan hartu dira, administrazioko langileez haratago doazen publiko berriak identifikatu dira, eta metodologia eta formatu berriak proposatu dira», esan du Emakundeko zuzendariak.

Hori nahikoa ez dela, lehen zeuden prestakuntza eskaintza batzuk ere jasotzen ditu atariak, hala nola 'Jabetuz' programarena, indarkeria matxistaren biktimak artatzen dituzten profesionalentzat (3.000 profesional baino gehiago igaro dira programa horretatik), edo 'Gizonduz' ekimenarena, gizonak berdintasunaren alde sentsibilizatzeko eta inplikatzeko, 30.000 pertsona baino gehiago biltzen dituena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakundek Berdintasun Eskola jarri du martxan

Emakundek Berdintasun Eskola jarri du martxan