https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Emakundek 2018ko Beldur Barik programa aurkeztu die Arabako udalei

Beldur Barik programa nerabe eta gazteen eta haien arteko indarkeriaren esparruan lan egiten duten profesionalen beharrizan berrietara egokitzen joan da

EL CORREO

Izaskun Landaida eta Zuriñe Elordi Emakundeko zuzendariak eta idazkari nagusiak, hurrenez hurren, aurtengo Beldur Barik kanpaina aurkeztu zieten astelehen honetan Arabako udalei, Gasteizen. Aste honetan bertan, Gipuzkoako eta Bizkaiko udalei ere egingo zaizkie aurkezpenak, bihar eta ostiral honetan, hurrenez hurren.

Emakundek gogorarazi duenez, Beldur Barik Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da. Bere helburua da gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea gizartearen eraldaketan laguntzeko.

Horrela, aurkezpen saioan, Landaidak programaren helburua azaldu die Arabako udaletako teknikariei, eta programa haien urteko programaziora egokitzeko ahalegina azpimarratu du, eta iaz aurkezpenak lurraldeka egiten hastearen onurak azaldu ditu. Ondoren, Beldur Barik programako idazkaritza teknikoko kideek edukiak landu dituzte.

Emakundeko zuzendariak adierazi du Beldur Barik programa nerabe eta gazteen eta haien arteko indarkeriaren esparruan lan egiten duten profesionalen beharrizan berrietara egokitzen joan dela. Horrela, egitasmoa errealitate sozial eta instituzional berrietara egokitzeko bidean, iaz hiriburuetan aurkezpenak egiten hasi ziren, «lurralde bakoitzaren ezaugarrietara egokituta, programa nola garatuko den zehatzago aurkezteko».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos