Emakumeen Parlamentuaren parteartzaile bat. TWITTER: MARÍA GALINDO

Emakumeen Parlamentua, Boliviako krisia konpontzeko tresna

Gizarte patriarkal baten barruan eta gatazka politikoari aurre egiteko esparrua da, non elkarrizketa eta gogoeta dira nagusi

Viernes, 15 de noviembre 2019, 22:06

La Pazeko kaleak hutsik daude. Iluntzen hasi da eta inork ez du ordu horretan kalean egon nahi. Ez orain, ikara eta indarkeria Boliviako gauen jaun eta jabe direla. Pixkanaka pixkanaka emakume talde bat zinema batera hurbilduz doa. Haiek ere beldur dira, baina bertan hitzak eta sentimenduak partekatzera joan dira. Momentu ilunetan argia bilatzeko nahiean, Emakumeen Parlamentua sortu dute.

Publicidad

Zinema emakumez bete zen, TWITTER: MARÍA GALINDO

Boliviako gatazka urriaren 20an hasi zen, Evo Moralezek hauteskunde orokorrak iruzur eginez irabazi zituenean. Horren ostean, protestak eta indarkeria zabaldu ziren estatu osoan. Jada hiru hildako eta ehunka zauritu izan dira. «Ez zen pertsona baten gauza, herrialde eta egoera batzuena baizik. Hauteskundeetan iruzurra egitea baimendu genuen. Ez dugu gerokoa aztertu behar soilik, lehengokoa baizik», eusten du Paola Barrigak, Emakumeen Parlamentura hurbildu denetariko emakume batek.

Gobernu ustela

Moralezen gobernuaren irteera gizarte arrazista, misogino eta homofobiko baten zauriak zabaldu zituen, bi talde sortuz: Evo Moralesen alderdiaren, Movimiento Al Socialismoaren (MAS) aldekoak eta aurkakoak. «Gaur egun Bolivian subertsiboena talderik ez edukitzea da. Itxaropentsu izatea da», dio María Galindok.

MAS siglen atzean, gobernu progresista zegoela pentsatzea da arruntena. «Egia esan, urteak dira erakunde publikoak ustelduta daudela, alderdi kontserbadoreekin -haien artean sekta ebanjeliko batekin- akordioak egiten direla». Bitartean, Moralesen figuraren inguruan presidente indigenaren irudia eraikiz joan zen. «Bere botere sinboliko bakarra azalaren kolorea da, gobernu ustel bat zeukan bitartean», azaltzen du Galindok.

Publicidad

Gauzak horrela, asko falta da Bolivian demokrazia berreskuratzeko. «Urruneko helmuga da demokrazia. Sindikatu misoginoak ditugu oraindik, intentzio ilunak dituztenak, eta bada oraindik isilarazten duten erakundeak», dio Silvia Riverak Emakumeen Parlamentuan.

Izan ere, Evo Moralesen kontra altxatu zen Luis Fernando Camacho lider hiritarraren atzean beste buruzagi ustel bat dago, aurreko presidentearern antagoniko eta osagarrizkoa. Gizon zuria, erlijio fanatikoa eta enpresaria. Arrazakeria herrialde interes moduan saldu du eta bere misoginia familiaren defentsa bezala.

Publicidad

Bi talde horien artean, Boliviako krisi larriaren barruan, oraindik ere bada itxaropenerako esparrua eta bere izena Emakumeen Parlamentua da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad