https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Emakumeen Bira Legazpin hasi eta Iurretan amaituko da

Emakumeen Biraren iazko edizioa, Markinan./Maika Salguero
Emakumeen Biraren iazko edizioa, Markinan. / Maika Salguero

Women World Tour-en baitako bira hilaren 19an hasi eta 22an bukatuko da, hau da, larunbata eta asteartea bitartean iraungo du

AMALIA IBARGUTXI

Aurtengo Emakumeen Bira heltzear da gurera. Women World Tour-en baitan antolatutako bira maiatzaren 19an hasi eta 22an amaituko da, hau da, larunbata eta asteartea bitartean iraungo du 31. edizioak. Pixkanaka-pixkanaka argitaratu dute informazioa antolatzaileek, duela hilabete batzuk hasi eta gaurdaino. Orain, azkenik, Euskadiko parajeak zeharkatuko dituzten etapak argitu dituzte. Legazpin (Gipuzkoa) hasi eta Iurretan amaituko dira Bira. Guztira, 369 kilometro egingo dituzte lau egunetan. Legazpin hasi eta bukatuko da lehena (108 km), bigarrena Agurain eta Gasteiz artean (27 km), hirugarrena Aretxabaletan hasi eta amaituko dute 122 km egin eta gero eta, azkenik, laugarren etapa Iurretan hasi eta bukatuko da, 120 km-ko etaparekin.

Aurtengo edizioak berrikuntzak ere baditu. Horien artean, arabar lurretan egingo den banakako erlojuaren aurkako etapa nabarmendu daiteke, Foru Aldundiaren eta Agurain eta Gasteizko udalen laguntzarekin antolatu dutena. Gainera, edizio denetatik, orain arte egin den erlojupeko luzeena izango da aurtengoa. Hain zuzen, 27 kilometro hartuko ditu Agurain eta Gasteiz artean.

Guztira, 24 taldek parte hartuko dute: Astana, BTC Ljubliana, Virtu, Valcar, Aromitalia Vaiano, Servetto, Sopela, Cogeas, Top Girls Fassa Bortolo, Boels, Alé, BePink, Lotto, Parkhotel Valkenburg, Cylance, Cervélo, Canyon, Bizkaia-Durango, Mitchelton, FDJ, Wiggle, Waowdeals, WNT Rotor eta Movistar.

World Tour honen lehen ediziorako, eta lasterketa irabazteko faboritoen artean, egungo liderra den Anna Van de Breggen, Elisa Longho-Borgini, Annemiek Van Vleuten, Lauren Stephen eta Ashleigh Moolman-Pasio daude, besteak beste. Bestalde, tropeleko euskal txirrindulari nabarmenetako batzuk jardungo dira Emakumeen Bira honetan, adibidez Ane Santesteban, Eider Merino eta Lourdes Oiarbide.

Taldeen aurkezpen ofiziala hilaren 18an egingo dute Iurretan, 19:30ean. Lau etapak, denak arratsaldez, ETB1en jarraitu ahal izango dira. Gainera, 22an zuzenean emango du azken etapa.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos