Borrar

Emakumeek Oñatiko Korpusean dantzatu zuten lehenengo aldia jasotzen duen dokumentala ikusgai izango da apirilean, Gasteizen

Emanaldia, 'Neskak, dantzara!' izenekoa, apirilaren 12an izango da, 19.00etan, Oihaneder Euskararen Etxean

Paul Picado

Igandea, 20 martxoa 2022, 21:17

Comenta

Emakumeek Oñatiko Korpusean dantzatu zuten lehenengo aldia jasotzen duen dokumentala ikusgai izango da apirilaren 12an, 19.00etan, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuño aretoan. Saioa, 'Neskak, dantzara!' izenekoa, Begi belarri ikus-entzunezkoen zikloaren baitan antolatu da. Horrela, hilero, euskaraz egindako film-dokumentalak ematen dituzte.

Emanaldi bakoitzean bi atal izaten dira. Hasieran, film-dokumentala ikusgai jartzen da, eta amaitutakoan, solasaldia egiten da film-dokumental horren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edo haren gaiarekin loturiko edozein pertsonarekin.

Film-dokumentala Julen Iriondo kazetariak egin zuen, 2018an Oñatin izandako Korpus jaietan. Jai horietan, lehen aldiz dantzatu zuten emakumeek, eta irudiak dokumental batean jaso ditu. Horrela, gaur egun, Oñatz dantza taldean diren Ane Irazabal eta Miren Aranburu dantzariak, dantza talde horretako zuzendaria den Jesus Irizar, dantzariak izandako Idoia Irazabal eta Beatriz Igartua, eta Jerardo Elortza historialaria elkarrizketatu zituen dokumentalean. Duela ia bi urte burutu zuen lana eta dantza-taldearen 50. urteurrenerako oparitu zion.

Emanaldira bertaratu nahi izanez gero, gonbidapenak eskuratu beharko dira aldez aurretik, apirilaren 5eko 10.00etatik aurrera. Beti bezala, hiru modutara egin daiteke. Alde batetik, Bibe plataforman zuzenean, hemen; bestetik, 615 986 832 telefonora deituz (10.00etatik 12.00etara) eta azkenik, oihaneder@oihaneder.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Lagun bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen eskuratu ahalko ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakumeek Oñatiko Korpusean dantzatu zuten lehenengo aldia jasotzen duen dokumentala ikusgai izango da apirilean, Gasteizen

Emakumeek Oñatiko Korpusean dantzatu zuten lehenengo aldia jasotzen duen dokumentala ikusgai izango da apirilean, Gasteizen