https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Emakumeek kirolean duten eginkizunaren inguruko 'Playoff' antzezlana, Principal Antzokian

Antzezlanaren eszena bat./Arriaga Antzokia
Antzezlanaren eszena bat. / Arriaga Antzokia

Emanaldia asteleheneko 20:30ean hasiko da eta sarrerak 15 euro balio du

PAUL PICADO

Datorren astelehenean emakumeak kirolean duen eginkizunaren inguruko antzezlan bat ikusteko aukera izango dute interesdunek Principal Antzokian. Emakumezkoen kirolari buruzkoa da, gure gizartean zenbait esparrutan matxismoa nabarmentzen delako oraindik. 'Playoff' arratsalde batean gertatzen da, eta protagonisten partida garrantzitsuena du abiapuntu. Aldageletan jokalarien inbidiak, ametsak, zalantzak eta beldurrak agertuko dira. Nahi duten gauza bakarra futbolaz bizitzea da.

La Joven Compañía da obraren egilea eta Marta Buchaca dramaturgoari eskatu zioten idaztea. Egileak berak dioenez, lantegi bat antolatu zuen obran parte hartuko zuten aktoreekin. Horrela, emakumeak izateagatik baztertuta sentitu ziren uneak azaltzea eskatu zien. Harrituta geratu zen erantzunekin, gazteak direnez, matxismoaren gaia gaindituta zegoela uste zuelako.

Lana ez da aldarrikatzailea, baina diotenez, zazpi emakume protagonista izatea berez, aldarrikapen bat ere bada, nahiz eta gizonak badira, gauza bera ez pentsatu. Beraz, azken batean aldarrikatzen dena zera da: alde batetik, emakumeak futbolean ere aritu daitezkeela, edo nahi duten kirolean, eta amak izateagatik ez diotela uzten pertsonak izateari; bestetik, adiskidetasuna, maitasuna, barrea, beldurra, zalantzak, mina, gaixotasunak eta bizitza batik bat.

Obraren zuzendaria Jose Luis Arellano García da eta antzezleak Cristina Bertol, Neus Cortés, Ana Escriu, Yolanda Fernandez, Cris Gallego, María Romero eta Cristina Varona. Emanaldi ikusteko sarrerak kutxabanken bitartez eros daitezke.

Temas

Euskera