Adobestock

Emakumeei zuzenduriko aholkularitza juridikoa, Bermeon

Clara Campoamor elkarteak eskainiko du zerbitzua, asteartero, Gizarte Ongizate Sailean

Leire Larrazabal

Viernes, 2 de febrero 2024, 22:24

Tamalez, emakumeek pairatzen dituzten erasoak gero eta ohikoagoak dira. Bermeoko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, otsailaren 6tik aurrera eta urtea amaitu bitartean, emakumeentzako aholkularitza zerbitzua eskainiko du. Zerbitzua gaian aditua den Clara Campoamor elkarteak eskainiko du, Ana Sanchez teknikariaren bitartez.

Publicidad

Horrela, zerbitzua asteartero eskainiko da, 9.30etik 13.30era, Gizarte Ongizate Sailean (GOS). Gainera, hitzordu bakoitza 30 eta 45 minutu bitartekoa izango da, eta euskaraz zein gazteleraz eskatu ahal izango da. Hori bai, zerbitzua erabiltzeko aldez aurretik eskatu behar da hitzordua. Batetik, berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikora mezu bat bidali daiteke. Bestetik, 94 617 91 60 telefono zenbakira deitu daiteke edo azkenik, GOSera bertaratuta.

Zerbitzu hau emakumeei zuzenduta dagoen aholkularitza juridikoa eskaintzen du. Erasoren bat jaso duten emakumeek eskatu ahalko dute laguntza hau, eta, era berean, familia kontuei buruz aritzeko ere erabili ahalko da, udal iturriek jakinarazi dutenaren arabera.

Horrela, Bermeoko Udaleko Berdintasun Saileko zinegotzi den Arantza Ormaza Tarantinok adierazi du Bermeoko Udalean «gabezia bat» ikusten zutela zentzu horretan, mota horretako zerbitzua «beharrezkoa» dela gaineratuta: «Bermeoko Udalak dituen baliabideekin ezinezkoa zen aholkularitza juridikoaren zerbitzua ematea, horregatik erabaki dugu Clara Campoamor elkarteagaz egitea. Ez da herri guztietan dagoen zerbitzu bat, baina eskertzekoa da herrian horrelako zerbitzu bat eduki ahal izatea».

Bermeoko Udalak 14.998 euro bideratuko ditu emakumeentzako aholkularitza juridikoa eskaintzeko zerbitzura.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad