https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Emakumeak eta Kirola II. Biltzarra izango da bihar eta etzi, Bilbon

Emakumeak eta Kirola II. Biltzarra izango da bihar eta etzi, Bilbon

Kirolean protagonista diren emakumeei ahotsa ematea da biltzarraren asmoa

EL CORREO

Emakumeak eta Kirola Estatu mailako II. Biltzarra antolatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Topaketa Bizkaia Aretoan izango da, Bilbon, astelehenean eta asteartean, otsailaren 25ean eta 26an, 'Berdintasunerantz eskalatzen' lelopean. Kirolean protagonista diren emakumeei ahotsa ematea da biltzarraren asmoa.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, biltzarraren bidez, emakumeak kirolean duen parte hartzearekin konprometituta dauden erakundeekin bat egin nahi dute. «Guztion kirolaz hitz egingo dugu, goi mailako kirolaz, kirol profesionalaz, bai eta gizon-emakumeen arteko erabateko berdintasunean oinarrituta dauden ekimen publikoetaz ere», adierazi dute.

Hizlari ospetsuek eta kirol eta genero arloetako adituek parte hartuko dute. Gainera, emakume kirolari, entrenatzaile eta arbitro ugari bertaratuko dira eta bakoitzak bere esperientziari buruz hitz egiteko aukera izango du. Era berean, parte hartzaile guztien hausnarketa, beharrizan eta proposamenak jasotzeko dokumentu bateratu bat adostuko dute, berdintasunaren gailurrera heltzeko bide orri gisa erabiltzeko asmoz. Izena ematea doakoa da eta bertaratzea krediturako balioko die EHUko ikasleei.

Parte hartzaileen artean izango dira Nekane Balluerka EHUko errektorea, Teresa Laespada Bizkaiko Enplegua, Gizartea Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua, Laia Sanz motoziklista, Juan María Aburto Bilboko alkatea, Paloma del Río RTVEko kazetari eta komunikatzailea eta Iraia Iturregi Athleticeko presatatzaile fisiko eta jokalari ohia.

Temas

Euskera