https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Emakume musulman baten istorioa, lehen pertsonan, Bidebarrieta liburutegian

Najat el Hachmi idazleak 'Mare de llet i mel' liburu berria aurkeztuko du bihar, ostegunean, Bilbon

ELCORREO.COM

Najat el Hachmi idazleak 'Mare de llet i mel' (Esne eta eztidun ama) izenburuko eleberria aurkeztuko du bihar, ostegunean, Bidebarrieta Kulturguneak antolatzen duen 'XXI. mendeko Emakume Idazleak' zikloaren baitan. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librea izango du aretoko leku guztiak bete arte, eta streaming bidez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunean.

'Mare de llet i mel' lanak Rifeko emakume musulman baten istorioa kontatzen du, lehen pertsonan. Fatima ezkonduta dago eta ama da, eta atzean utziko ditu familia eta beti bizi izan den herria, alabarekin Kataluniara emigratzeko. Bertan bizitza aurrera ateratzeko borrokatuko da.

Eleberriak immigrazioaren esperientziaren «ikuspegi sakona eta sinesgarria» eskaintzen du, senarraren laguntzarik gabe bakarrik bizi den emakume eta ama musulmanaren ikuspuntutik. Halaber, gaur egun landa gune musulmanean emakume izatea denari buruzko irudi osoa ematen die irakurleei eta horri buruz galdetu ahal izango zaio aukezpenean.

Emakumezko egileak, protagonista

Iaz inauguratu zen Idoia Jauregi kazetariak gidatutako 'XXI. mendeko Emakume Idazleak' zikloa, eta irakurleen aldetik arrakasta lortu duten literatura garaikideko emakumezko egileak ditu protagonista. Orain arte, Dolores Redondo, Eva Garcia Saenz de Urturi, Maria Oruña, Almudena Grandes eta Alicia Gimenez parte hartu dute parte topaketetan, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Ildo berea jarraituz, aurtengo edizioa, Marokon jaio baina zortzi urte dituenetik Katalunian bizi den Najat el Hachmi idazlearekin hasiko da. «11 urterekin hasi zen idazten, hasieran denbora pasatzeko, baina pixkanaka, idaztea, aldi berean bi lekutakoa sentitzeak sortzen zion jakin-mina bideratzeko bide eta bera partaide den bi mundu horiek hurbiltzeko modu bilakatu zen», adierazi dute antolatzaileek.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos