Borrar
Adobestock

Emakume migratuen eta emakume migratuentzako topaketak Lamiaenean

Lehenengo saioa urtarrilaren 20an izango da eta otsailean, martxoan, apirilean eta maiatzean ere izango dira ekimenak

Zurekin

Osteguna, 18 urtarrila 2024, 11:25

Comenta

Arrigorriagako Udalak eta Lamiaenak emakume migratuek antolatutako eta emakume migratuei zuzendutako topaketa jarri dute martxan. Lehenengo saioa urtarrilaren 20an izango da, eta otsailean, martxoan, apirilean eta maiatzean ere jarraitzea da asmoa, hilabetean saio bat edo bi antolatuz. Topaketak Lamiaenean izango dira 17.00etatik 19.30era eta Silvia Zuniga Nikaraguan jaiotako aktibista feminista eta hezitzaile herrikoia izango da saioaren bideratzailea.

Helburua da gogoeta egiteko gunea sortzea, proiektu pertsonalak berriz lantzeko migrazio-prozesutik hasi eta gai hauek lantzeraino: familia-harremanak, indarkeria motak, osasun mentala, feminismoak, arrazakeria edo atzerritartasun-izapideak, besteak beste. Hori guztia parte hartzen duten emakumeekin gaitasun eta baliabide emozionalak indartzeko helburuarekin.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da behar duenarentzat, baina interesatuek aldez aurretik abisatu beharko dute mezu bat bidaliz lamiaena@arrigorriaga.eus​ helbide elektronikora. Ekimen hau gobernu-taldeak Arrigorriagako gobernu-planean jasotako konpromisoen parte da; zehazki, 16. neurriarekin lotuta dago: intersekzionalitatea aintzat hartuta, gune propioa eskaintzea emakume etorkinei.

Lamiaenak orain dela bi urte zabaldu zituen bere ateak. Arrigorriagako eta Nerbioi-Ibaizabal mankomunitateko lehen Emakumeen Etxea da. Udalerriko Kultur Etxean kokatua, arratsaldero egoten da zabalik, astelehenetik ostiralera, eta hilean larunbat goiz batean. Bere diseinuan dozenaka emakume ibili ziren eta beraien lana erabakiorra izan zen ekimen hau errealitate bihurtzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakume migratuen eta emakume migratuentzako topaketak Lamiaenean

Emakume migratuen eta emakume migratuentzako topaketak Lamiaenean