Borrar

Emakume adituak eta kazetariak harremanetan jartzen dituen webgunea

'Quote This Woman+' 400 emakume adituren zerrenda du eta haien ahotsa komunikabideetara eramaten saiatzen da

Igandea, 20 abendua 2020, 00:24

Comenta

Ohikoa da egunkariko orriak pasa edo telebista jarri eta berrietan gizon baino emakume gehiago topatzea. Ikerketa baten arabera, komunikabideetan emakume bakoitzeko, lau edo bost gizon agertzen dira eta egoera horri buelta emateko helburuarekin 'Quote This Woman+' ekimena martxan jarri da Hegoafrikan. Web orri hori datu-base izugarria da, eta, bertan, komunikabideetan ateratzeko prest dauden emakumeen zerrenda bat ageri da.

Ekimen honek bi urteko lana du atzean eta gaur egun eskuragarri dago mundu mailako edozein komunikabiderentzat. «Kazetari gehienak albisteetan uzte baino emakume gutxiago jartzen dituzte», dio Kathy Magrobik, 'Quote This Woman+' orria abian jarri duenak. Web hori kazetari eta emakume adituen arteko zubia da, haien kontaktuak zabaltzeko modua, alegia.

Ahots ezberdinak

Hamalau emakumerekin hasi zuen Magrobik aipatutako proiektu interesgarria. «2019an jada ehun genituen eta, gaur egun, 400 ditugu!», esaten du harro Magrobyc. Gainera, zerrenda egunero handituz doa, eta horrekin batera emakume aditu hauen ikusgaitasuna. Shakira Choonara zientzialari gaztearen telefonora behin eta berriz deika dabiltza, esaterako, web orrian izena eman zuenetik. Eta hala gertatzen zaie beste askori. «Komunikabideetan beti jende berbera agertzen bada ez dugu ezer interesgarririk edo berririk ikusiko», dio Choonarak. 'Quote This Woman+', beraz, emakumeen ahotsa komunikabideetara eramateko tresna da. Ekimen interesgarri eta aitzindaria, pixkanaka-pixkanaka hazten doana.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakume adituak eta kazetariak harremanetan jartzen dituen webgunea

Emakume adituak eta kazetariak harremanetan jartzen dituen webgunea