https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Elliott Murphyren kontzertua izango da, laster Zangozan

Elliott Murphyren kontzertua izango da, laster Zangozan

Abuztuaren 23an izango da, Arkupe plazan

PAUL PICADO

Elliott Murphyren kontzertua izango da abuztuaren 23an, Zangozako Arkupe plazan, Kultur programaren barruan. Amerikarraren azken lana 'Elliot Murphy Is Alive!' izenekoa da, eta Olivier Durang gitarra-jotzaile amerikarrarekin zuzenean grabatutako albuma da. Horren aurretik, diskoetxean grabatu duen azken lana 'Prodigal Son' da, 2017. urtekoa. Harrezkero ez du beste lanik kaleratu.

Elliot Murphy New Yorkeko konpositore eta rock abeslaria da, baina horrez gain, eleberriak idatzi eta ekoizle eta kazetari gisa ere aritu da. Hamabi urterekin gitarra jotzen hasi zen eta 1973. urtean bere lehen lana kaleratu zuen, 'Aquashow' izenekoa. Besteak beste Rolling Stone, Newsweek eta The New Yorker aldizkari ospetsuek oso iritzi onak eman zituzten.

Horrenbestez, beste hiru lan kaleratu zituen hurrengo lau urteetan, eta kolaboratzaile ezagunetan aritu zen, hala nola Bruce Springsteen, Mick Taylor, Billy Joel, Phil Collins, Sonny Landreth, David Johansen, The Violent Femmes, Cindy Bullens eta Shawn Colvin abeslariekin.

Orain arte hogeita hamabost lan baino gehiago kaleratu ditu, bildumak, EPak, konpilazioak, zuzeneko kontzertuak eta gonbidatu gisa parte hartutako lanak barne hartuz. Baina Murphy ez da bakarrik musikaren munduan aritu du, izan ere, zenbait eleberri idatzi ditu. Lehenengoa, 'Cold and Electric' izenekoa, 1989. urtean argitaratu zuen, eta azkena, 'Mary May' izenekoa, 2013.ean. Bestalde, 2015ean, 'The Second Act of Elliot Murphy' izeneko film dokumentala atera zuten, Jorge Arenillas zuzendari espainolak zuzendutakoa, eta hor, AEBtik Europara egindako etxebizitza aldaketa azaltzen da, Bruce Springsteen eta Billy Joel egindako elkarrizketez gain.

Temas

Euskera