Ellacuria jesuitaren hilketa, zinemara
Zurekin
Lunes, 16 de noviembre 2020, 20:13
Imanol Uribe 'La mirada de Lucía' filma grabatzen hasi da Nafarroan. Lan honek Ignacio Ellacuria eta bere kide jesuitak El Salvadorren hil zituzteneko benetako gertakaria kontatzen du, hilketak ikusi zituen lekuko bakarraren eskutik. Besteak beste, Juana Acosta, Carmelo Gomez eta Karra Elejalde dira aktore nagusiak. «Ni El Salvadorren jaio izana, jesuitekin ikasi izana eta Ellacuria eta bere taldea miretsi izana daude pelikula honen iturburuan», adierazi du Uribek.
Publicidad
Thriller estiloan kontatua, pelikulak «belaunaldi bat aztoratu zuten gertakari hauek kontatzen ditu, baina, testuinguru politiko eta sozialaz haratago, pertsonaien istorioa bat da, gerran dagoen herrialde batean egia eta justizia lortzeko egiten duten borrokari eta une izugarri hori atzean uzteko irrikari buruzkoa».
Horrela, Juana Acosta Lucia izango da, hiltzaileak konturatu gabe kasualitatez hilketa ikusi zuen garbitzailea. Lucia, gertakari horien lekuko bakarra, El Salvadorretik kanpo bizi da oraindik, zehaztu ez duten toki batean, eta bertan berregin du bere bizitza.
Bestalde, Karra Elejalde Ellacuria izango da, Jesusen Lagundiko kideekin batera «gerrillari eta orduan herrialdean irmoki agintzen zuen diktadura militarraren aurrean askapenaren teologia aldarrikatu zuen eta gutxien zutenei ahotsa eman zien euskal apaiza».
«Hainbat urte» daramatza Uribek proiektua prestatzen, eta udaberrian bertan behera utzi behar izan zuten, Kolonbian grabatzen hastear zirela, koronabirusaren ondorioz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión