Borrar
Directo La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo

'Elkano: lehen mundu bira' eta 'Gartxot' filmak emango dituzte asteazkenean ETB3k eta euskarazko toki telebistek

Arratsaldeko 16.00etan, 'Elkano: lehen mundu bira' ikusteko aukera egongo da, eta iluntzeko 21.00etan, berriz, 'Gartxot'

zurekin

Asteartea, 28 apirila 2020

Comenta

EiTBk, Tokikom euskarazko toki komunikabideen bateraguneak eta Euskaltzaleen Topaguneak proposamen bateratua egin dute 'Etxealditik Euskaraldira' ekimenaren baitan, eta, Tokikomek eta EiTBk duten akordioa oinarri, 'Elkano: lehen mundu bira' eta 'Gartxot' filmak emitituko dituzte bihar, ETB3n eta euskarazko toki telebistetan.

Hiru erakundeek jakinarazi dutenez, filmak aldi berean emitituko dituzte asteazken honetan: arratsaldeko 16.00etan, 'Elkano: lehen mundu bira' ikusteko aukera egongo da, eta iluntzeko 21.00etan, berriz, 'Gartxot'.

'Gartxot: konkista aitzineko konkista' 2011. urtean Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren agindupean egindako animaziozko filma da. Asisko Urmenetaren 'Gartxot' komikian oinarritutako filma da, Arturo Kanpionek idatzitako 'Gartxot, Itzaltzuko Bardoa' liburutik abiatutako komikia.

'Elkano: lehen mundu bira', berriz, 2019an estreinatutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losadak Juan Sebastian Elkanoren ibileratan oinarritu zuten filmerako egindako gidoia.

Horrela, 'Elkano: lehen mundu bira', ETB3, 28 kanala, Erlo telebista, Goiena Telebista, Goierri Telebista, Hamaika Telebista, Kanaldude, Xaloa eta Oizmendi Telebistan eskainiko da. Telebistaz ez ezik, EiTB Nahieran eta Tokikomeko webguneen bidez ere ikusi ahal izango da. 'Gartxot' filma, berriz, Erlo telebista, Goiena Telebista, Goierri Telebista, Kanaldude, Xaloa eta Oizmendi Telebistan ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek. EiTB Nahieran ere ikusgai egongo da.

'Etxealditik Euskaraldira' ekimenak bezala, hizkuntza eta ohiturak izan dira proposamenaren ardatz, eta «euskarazko ikus-entzunezkoez gozatzeko» eta «euskarazko ekoizpenen kontsumo ohitura bultzatzeko» bat egin dute telebistek.

«Asteazkena 'ikuslearen eguna' izan ohi denez, zinera joan beharrean, zinea etxera ekartzea zen 'Etxealditik Euskaraldira' ekimenaren baitan, herritarrei luzatu behar genien proposamena», aurreratu du Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuk. «Tokikom, EiTB eta Topagunearen eskutik datorren proposamenak egun horretako planteamendua borobildu eta osatu egiten du», gaineratu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Elkano: lehen mundu bira' eta 'Gartxot' filmak emango dituzte asteazkenean ETB3k eta euskarazko toki telebistek

'Elkano: lehen mundu bira' eta 'Gartxot' filmak emango dituzte asteazkenean ETB3k eta euskarazko toki telebistek