Borrar

Elikatze kontzienteari buruzko tailerra, Arrigorriagan

Hamar ordu izango ditu guztira urriaren 30ean hasiko den tailerrak. Izena emateko epea astelehenean amaituko da

elcorreo.com

Miércoles, 18 de octubre 2017, 01:58

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrigorriagako Udalak Elikatze Kontzientea gehitu du maiatzean abiatu zuen Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintza Programaren barruan, eta 10 orduko tailerra antolatu du gai hori jorratzeko. Izan ere, osasun-alderdi garrantzitsua da jendearentzat, oro har, eta bereziki emakumeentzat. Tailerra herrigunean eskaini da dagoeneko eta urriaren 30etik aurrera Abusun ere egingo da. Parte hartu nahi dutenek Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) eman beharko dute izena astelehena baino lehen.

Tailerrak 10 orduko iraupena izango du, 2,5 orduko 4 saiotan banatuta. Hain zuen ere, egun hauetan egingo da: urriaren 30ean eta azaroaren 6an, 13an eta 20an, astelehenak guztiak, 17:30etik 20:00etara, eta azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, asteazkenak guztiak, 10:30etik 13:00etara. Saio guztiak Zentro Soziokulturalean izango dira.

Elikatze Kontzienteak parte-hartzaileei laguntzen die ohiturak eta baliabideak txertatzen beren eguneroko bizimoduan, janariaz gozatu dezaten sufritu barik; hala, pentsatu barik jatea nola ekidin irakasten die, eta euren gorputzekiko harremana hobetzen du.

Horretarako, honako gai hauek landuko dira, besteak beste: jangura fisikoaren eta gose emozionalaren arteko desberdintasuna, gose emozionalaren ondorioak emakumeengan, nork bere gorputzari 'tratu txarrak' emateari uzteko baliabideak eta Elikatze Kontzienteko (Mindfuleatingeko) ohiturak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios