https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Elikadurak desagerrarazi al zituen neandertalak? Hala uste dute Ikerbasque eta Max-Planck Institutuko bi ikertzailek

Neandertal baten marrazkia./
Neandertal baten marrazkia.

Neandertalen hortzen ikerketari esker frogatu dute landareen ustiapena neandertalen artean hedatuta eta errotuta zegoela bizirauteko estrategia modura, nahiz eta «landare mota jakin batera mugatuta egon gizaki modernoen elikaduraren aldean»

AMALIA IBARGUTXI

Elikadurak, zutik mantentzeko soilik balio izan zuen garai batean. Hain justu, azken mendeetako gizarteen garapena heldu arte, jakiek sabela bete eta lanean jarraitzeko balio zuten. Egungo –hainbat lekutako- oparotasunik ez zuten ezagutu industrializazioko herritar xumeek, ez Erdi Arokoek, are gutxiago, adibidez, neandertalek. Duela 230.000 eta 28.000 urte artean bizi izandako gizaki horien elikadura aztertuta, jakin nahi izan dute dietak beraien desagerpenean eragin ote zuen, eta ustez, frogatu dute gizaki mota honek landare asko jaten zuela.

Domingo Salazar Ikerbasqueko ikertzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasleak eta  Robert C. Power Max-Planck Institutuko ikertzaileak egin dute aurkikuntza. Neandertalen hortz lertzoaren zatiak ikertu dituzte haien dieta ezagutzeko, hau da, hortzetan aurkitutako arrastoak.

Neandertalak, 'Homo neanderthalensis' deituradunak, 'Homo Sapiens'-en aldamenean bizi izan ziren garai hartako Europan. Ezagunak ez diren arrazoiak  direla medio, ordea, lehenengo talde hori desagerrarazi eta egungo gizakiok garen 'Homo Sapiens Sapiens' gizakiaren arbaso urrunak hartu zuen kontinentea.

Neandertalak Europan eta Asia mendebaldeko zenbait lekutan bizi izan ziren, azken milurtekoetan Homo Sapiensekin batera. Oraindik argitu ez den gizakion historiako abagune iluna da Neandertalen desagertzea, zientzialariek mendeetan zehar argitu nahi izan dutena. Hala ere, desagerpen hori elikadurari leporatu izan dionik bada. Izan ere, Homo Sapiensek itsas-elikagaiak ere kontsumitzen zituzten landareez gain.

Landare ustiapena

Neandertalen hortz  lertzoaren ikerketa berriari esker frogatu ahal izan dute landareen ustiapena neandertalen artean hedatuta eta errotuta zegoela bizirauteko estrategia modura. Arkeologiak azken hamarkadetan aurrerapauso handiak eman baditu ere, landareak eta bestelako elikagaiak erabiltzeko zuten moduari buruzko informazio adierazgarririk ez dago oraindik.

Alabaina, tropikoetatik Artikoraino oraintsuko elikagai-biltzaileen dietei buruz landu diren ereduetan ez dute ebidentziarik aurkitu, «denboran nahiz espazioan, landare-elikagaien kontsumoari dagokion aldaketa dietetikorik egon denik frogatzeko». Ondorioz, litekeena da landareen kontsumoa Neandertalen artean «guztiz hedatuta egotea, baina landare mota jakin batera mugatuta, gizaki modernoen elikaduraren aldean».

Domingo Salazarren hitzetan, «elikatzeko modu honek, primitibotasuna iradoki beharrean, milaka urtez eraginkortasunagatik mantendutako estrategia bat islatu baino ez du egiten». Eraginkorra dena nekez aldatzen omen du gizakiak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos