Borrar
Fotolia
Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoaren erabiltzaileak %40 gehitu dira azken urtean

Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoaren erabiltzaileak %40 gehitu dira azken urtean

2021ean bi milioi bisitatik gora izan ditu

Zurekin

Miércoles, 24 de noviembre 2021, 18:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datu ezin hobeak lortu ditu aurten Elia Elhuyarren itzultzaile automatiko neuronalak, izan ere, 2020ko datuak hobetu ditu 2021 honetan, eta bi milioi bisitatik gora izan ditu. Hori lortzeko, noski, ezinbestekoa izan da erabiltzaile kopuruaren %40ko gorakada. Gogorararazi behar dugu bi urte bete dituela itzultzaile automatiko eleaniztunak eta ia 600.000 erabiltzailek baliatu dutela iazko azarotik.

Guztira, Elhuyarrek jakinarazi duenez, 610 milioi hitz baino gehiago itzuli ditu sistemak, eta webguneak bi milioi bisita baino gehiago izan ditu azken urtebetean, 2020an baino %30 gehiago.

Baina zer da Elia? Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako puntako teknologia darabil Elhuyarren itzultzaileak, eta sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Aurten, gaztelaniatik euskarara itzultzeko erabili da gehien.

Itzultzailea elia.eus webgunean erabil daiteke, edo aplikazioa gailu mugikorrera deskargatuta (Android eta iOS). Dokumentu formatudunak osorik itzultzen ditu. Testu laburrak 'kutxan' bertan kopiatuta itzul daitezke, doan, eta horretarako ez dago erabiltzaile gisa erregistratu beharrik.

Webgunean erregistratuz gero, ordea, aukera gehiago ditu erabiltzaileak: batetik, hitz gehiago itzul ditzake aldiko testu kutxa erabiliz (erregistratu gabe, 100 hitz aldiko; erregistratuta, 500 hitz aldiko); bestetik, dokumentu formatudunak osorik itzul ditzake, formatua errespetatuz.

Gailu mugikorretarako aplikazioaren kasuan, gainera, ez da testua aplikazioan bertan idatzi beharrik. Edozer irakurtzen ari garela, testua aukeratu, kopiatzeko botoia sakatu, eta Elia agertuko da aukeren artean. Haren gainean klik eginda, erabiltzailea zuzenean eramango du aplikaziora, eta dagokion testu kutxan idatzita agertuko da kopiatu den testua.

Bestalde, mugikorretarako aplikazioak argazkietako testua itzultzeko aukera ere ematen du. Horretarako, aski da aplikazioa ireki eta mugikorra irudiaren parean jartzea. Aplikazioak irudiko testua detektatuko du, eta itzuli egingo du eskatutako hizkuntzara, testua letraz letra aplikazioan sartu beharrik izan gabe. Ez baduzu probatu, anima zaitez, izan ere, ditugun zalantzak argitzeko aukera paregabea da, besteak beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios