https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Elena Aitzkoa eta Ibon Aranberri euskal artisten obrak erakusgai egongo dira Goteborgeko Bienalean

Elena Aitzkoa eta Ibon Aranberri euskal artisten obrak erakusgai egongo dira Goteborgeko Bienalean
Etxepare

Goteborgeko Arte Garaikidearen Nazioarteko Bienalaren (GIBCA) 10. edizioak pasa den larunbatean zabaldu zituen ateak eta azaroaren 17ra arte egongo da zabalik

UNAI SARRIUGARTE

Elena Aitzkoa eta Ibon Aranberri euskal artisten obrak erakusgai egongo dira Goteborgeko Bienalean. Goteborgeko Arte Garaikidearen Nazioarteko Bienalaren (GIBCA) 10. edizioak pasa den larunbatean zabaldu zituen ateak eta azaroaren 17ra arte egongo da zabalik. Suediako hiri honetan nazioarteko hainbat artista garaikideren obrak egongo dira erakusgai, tartean aipatutako bi euskal artista hauenak.

Elena Aitzkoa artista arabarraren ibilbidea eskultura, poesia, bideoa eta performancean oinarritu da gehienbat. Era berean, margolaritzan eta filmen zuzendaritzan aritu izan da. Elenak egunerokotasunean aurki daitezkeen arropa edota portzelana bezalako objektuak harria, landareak edota igeltsuarekin uztartzen ditu, forma ezberdinak irudikatuz.

Eskultore eta poeta honek arte zentruetan hainbat performance jorratu izan ditu: La casa Encendida (Madrid), Half House (Barcelona), San Telmo (Donostia), Festival Sonic Circuits (Washington-DC) edota Club The Super Coda (New York).

Bere obrak Espainiako nahiz nazioarte mailako hainbat erakusketa herrikoietan eta kolektiboetan egon dira ikusgai. Aurtengo Goteborgeko Bienaleean arabar eskulorearen honako obra hauexek egongo dira erakusgai: Circunvalacion, Completamente Dentro, Flor de Mar eta Pajaro Medula.

Ibon Aranberri gipuzkoar artistak Goteborgeko Bienalera eraman duen Sources without qualities (Baliorik gabeko iturriak) lanak ondare industrialetako biltegietan aurkitu izan dituen metalezko pieza abstraktu batzuk ditu hizpide. Pieza horiek sailkatu eta forma geometriko ezberdinak sortu zituen hauen bitartez.

Aranberrik bere ibilbidea batez ere naturaren eta kulturaren munduen arteko harremanak azterzen eman du. Itziarko artista Arte kontzeptualarekin erlazionatutako euskal artisten belaunaldiaren parte da, Jon Mikel Euba, Iñaki Garmendia, Asier Mendizabal eta Itziar Okarizekin batera. Bere lanak hainbat esparru ezberdinetan erakutsi ditu: Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioan edota Vienako Secession pabilioian esaterako.

Temas

Euskera